jueves, 29 de septiembre de 2011

Zer da lankidetza?

Helburu berarekin  bi pertsona edo gehiagoko pertsona talde batek elkarlanaren bidez duen lan egiteko modua. Lankidetzarako partaideen artean funtzioak banatzen dira koordinazioa lortzeko eta lan prozesuan zehar taldekideek euren ikuspuntuak azalduko dituzte taldean adostasunera iritsi eta erantzun bateratu bat emateko. Lanerako modu honetan komunikazioa ezinbesteko elementua da.

viernes, 23 de septiembre de 2011


Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?

IKT ikasgaia hasi aurretik IKT ordenagailuetara mugatzen zela uste genuen. Horregatik nahiko ezagutza eskasa genuen arlo honi buruz eta irakasle izateko nahiko ondo prestatuta geundela uste genuen.
Irakasgai honetan konturatu gara ikastetxeetan eta bertako ikasgeletan erabili beharreko teknologia ordenagailuetatik harago doala eta oraindik ere asko dugula ikasteko gure ikasle garaian ezagutu ere egin ez ditugun hainbat aparailu, programa eta aukerei buruz.
Irakasgaiko ariketak burutzean ikasi dugu zeintzuk diren  gelan aipatu diren hainbat programa eta aparailuen funtzioak: Wikiak, Web quest, Movi maker, Net book, e book…
Batez ere Photo peach eta blogak izan dira ikasgaian orain arte landu ditugun programak eta etorkizuneko irakasle moduan oso erabilgarriak izango zaizkigula uste dugu.
Blogaren erabileran ez dugu zailtasun handiegirik sumatu baina Photo peachekin burutu dugun aurkezpenean zenbait oztopo izan ditugu diapositiben denbora, diapositiben enfokea… Emaitza nahiko polita lortu dugula iruditzen zaigun arren hobetu daitekeela iruditzen zaigu eta horretan saiatuko gara.
Ikasgai honetan berebiziko garrantzia eman zaion kontzeptua izan da multialfabetizazioarena. Alfabetizazioa entzun orduko idazten eta irakurtzen jakitea datorkigu burura, betidaniko gizartean berebiziko garrantzia izan duten bi kontzeptu,  baina gaur egungo gizartean ezagutza teknologikoak ere erabateko garrantzia duenez kontzeptu horren barrenean sartu daitekeela deritzogu. Eskola kurrikuluaren barruan alfabetizazio berri horiek gehitu beharko liratekeela uste dugu: Ikusentzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa edo digitala eta informazio alfabetizazioa.
Egungo gazteek eskolaz gain etxean ere teknologiak erabiltzen dituztenez haurren multialfabetizazioa ez da eskolaren esku soilik geratzen, eskolan lantzen diren gainerako gauza guztietan gertatzen den bezala honetan ere familia eta eskola elkarren osagarri izan behar dute.
Hala ere, ikasgai honetan argi geratu zaiguna zera da: gaur egungo teknologiak erabat menperatuta ere ez dela nahikoa izango, irakasle izango garen aldetik etengabe ikasten jarraitu beharko dugula teknologiaren mundu horretan aurkikuntza berriak egiten diren heinean.

ZER TRESNA TEKNOLOGIKO ERABILTZEN DITUGU GIZARTEAN?
  • Ordenagailua ( mahai gainekoa, eramangarria)
  •  Mugikorra - Smartphonak- 3G
  • Interneta
  • Bideo Jokoak
  • Sare Sozialak ( Tiwter, Facebook, Tuenti)
  • Telebista
  • E-Readers - Ebooks
  • Bideoa Strimming

ZERTARAKO ERABILTZEN DUGU INTERNETA?

  • Komunikatzeko administrazioarekin ( Zitak hartzeko, tramiteka egiteko…)
  • Aisialdirako (Erosketak egiteko, beste pertsonekin harremanetan jartzeko…)
  • Formakuntzarako
LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA, ZE FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DUT?


TTANTTA TEAM on PhotoPeach

jueves, 22 de septiembre de 2011




ZER DIRA IKT AK ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?

Irakaskuntza ikaskuntza prozesuan informazioa lortzeko, eraldatzeko, partekatzeko eta abarrerako erabiltzen den baliabide teknologikoen multzoa da. Eskola testuinguruan funtzio asko izan ditzake gela barruan, klase prestaketan, gainerako profesionalekiko harremanetan, gaitasun urriko pertsonei laguntzeko,familiekin harremanetan jartzeko, eskolako kudeaketan eta antolakuntzan...