BALIABIDE BILDUMA
Mostrando entradas con la etiqueta Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak. Mostrar todas las entradas
miércoles, 14 de diciembre de 2011
viernes, 2 de diciembre de 2011
jueves, 20 de octubre de 2011
EGILE TRESNAK
Hezteko objektu digitalak gure jarduera elkarreragile propioak (OA) eta Unitate Didaktiko digital elkarreragile propioak (SD) sortzeko aplikazioak dira. Horiek, ikaskuntza testuinguru dinamikoa sortzera bideratuak dauden multimedia lanak dira eta konstruktibismoaren printzipioak jarraitzen dituzte.
ADIBIDEAK:
· HOT POTATOES
Hot potatoes hezkuntza ariketak sortzeko sistema bat da. Programa honek erantzun laburreko, aukera anitzeko, hutsuneak betetzeko eta kruzigramak egiteko ariketak ditu.
· THE MATH WORKSHEET
Web horrialde hau batez ere matematika arloa lantzeko erqabilgarria da, bertan eragiketa ezberdinak landu ditzakegu: batuketak, kenketak, zatiketak, biderketak eta ordularia. Hoetaz gain zuk nahi dituzun ariketak sortu ditzakezu ikasle bakoitzaren beharretara egokituak.
· WEBARDORA
Ardora irakasleentzako informatika aplikazioa da, edonork bere ikasleentzako html formatuan nahi dituen ariketak sortzeko aukera ematen duena. Ardorarekin, 45 ariketa ezberdin baino gehiago sortu daitezke, hizki zopak, ordulariak, panel grafikoak, gurutzegramak…Honetaz gain ebaluatu egin daiteke ere.
· CUADERNIA
Hezkuntza komunitateak eskuragarri duen herraminta da, koaderno digitalak sortzea ahalbidetzen duena. Kodernoak informazioa artxibatzeko eta jarduera multimediak burutzeko balio dute.
· WEBQUEST
WebQuesta pentsamendu goreneko prozesuak sortzen dituen jarduera atsegin baten inguruan sortzen da. Pentsamendua sortzailea, kritikoa, problemen ebazpenetan edo, iritzi, laburpen edo analisien azalpenenetan oinarritua izan daiteke
· CONSTRUCTOR
Hezkuntzarekin lotutako eduki digitalak sortzeko beste tresna bat da. 47 ariketa mota daude bertan, hala nola, hitzen diktaketak, puzzleak, buruhausteak, letra zopak...Unitate didaktikoak sortzeaz gain, ebaluatzeko aukera ere ematen du.
· JCLIC
Jarduera multimedien sortzea, errealizazioa eta ebaluazioa egiteko gunea. Buruhausteak, loturak, testu ariketak… egiteko balio du.
· EGILE
Eusko Jaurlaritzak sortutako egile tresna da, lanbide heziketako hezteko objektu digitalak sortzeko
· SQUEAK
http://squeak.org/
Programazioaren inguruko ezagutzarik eduki gabe multimedia edukiak garatu daitezkeen tresna da. Aurkezpenak lantzeko, animazioak gehitzeko eta edozein motatako artxiboak moldatzeko aukera ematen du.
· EDILIM
http://www.educalim.com/descargas.htm
Programa hezitzaileak sortzeko ingurunea da, soilik ordenagailura artxibo batzuk deskargatzea eskatzen duena. Honek, liburuak eta ariketa interaktiboak (buruhausteak, letra zopak…) sortzea ahalbidetzen du. Era berean, azalpenezko orrialdeak eta aurkezpenak eratzeko erabil daiteke.
· EGILE
Eusko Jaurlaritzak sortutako egile tresna da, lanbide heziketako hezteko objektu digitalak sortzeko
· SQUEAK
http://squeak.org/
Programazioaren inguruko ezagutzarik eduki gabe multimedia edukiak garatu daitezkeen tresna da. Aurkezpenak lantzeko, animazioak gehitzeko eta edozein motatako artxiboak moldatzeko aukera ematen du.
· EDILIM
http://www.educalim.com/descargas.htm
Programa hezitzaileak sortzeko ingurunea da, soilik ordenagailura artxibo batzuk deskargatzea eskatzen duena. Honek, liburuak eta ariketa interaktiboak (buruhausteak, letra zopak…) sortzea ahalbidetzen du. Era berean, azalpenezko orrialdeak eta aurkezpenak eratzeko erabil daiteke.
jueves, 13 de octubre de 2011
BALIABIDE DIGITALAK LEHEN HEZKUNTZAN
Aztertu ditugun baliabide digitalen artean honako hau iruditu zaigu egokiena. Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklora bideratuta dago eta oso aproposa da zenbatzeko eta erloju digitala eta analogikoa ikasteko. Horretarako ariketa dinamiko eta dibertigarriak proposatzen ditu horien artean honako hauek daude: arrainak eta pilotak zenbatzea, erloju baten osagaiak erabiliz eskatutako ordu bat jartzea...Gainera irakasle batek azalpenak ematen ditu beraz ikasleak etxean egin ditzake hemen planteatzen diren ariketak.
NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKTEN LAGUNTZAREKIN?
Ingurunearen ezaguerara
• Mapa kontzeptualak: Landutako kontzeptuak antolatu eta erlazionatzeko.
• Mapen zerbitzuak(google earth,google maps,panoramio…): Haurrei gertaera geologikoak,bideak lantzeko,herrialdeak mapan kokatzeko…
• Bideoak-DVD: Gai bati haisera edo amaiera emateko.
• Internet: Paperean egiten diren lanetarako irudiak lortzeko.
Matematika
• Joko interaktiboak: Klasean landutako edukiak modu dinamiko batean finkatzeko.
• Mapen zerbitzuak :azalerak eta perimetroa kalkulatzeko
• Bideo-Jokoak: Zuzenketak egiteko, estrategiak aurrera eramateko…
Euskara
• “Bertso mundua” cd a: Bertsolaritza lantzeko.
• Mihiluzeko jokoak: modu dinamiko batean kontzeptu berriak ezagutzeko.
Gaztelania
• Joko interaktiboak(“Cifras y letras”): ortografia lantzeko
Ingelesa
• Joko interaktiboak: hiztegia eta sintaxia lantzeko
• SKYPE: Beste herrialdetako pertsonekin bideo konferentziak.
Musika
• Joko interaktiboak: Notak lantzeko,abesti ezberdinak asmatzeko
• Bideo kamara edo grabagailua: Autoebaluazioa egiteko.
Plastika
• Arbel digitala: kontzeptu berriak transmititzeko.
• PHOTSHOP: Irudien moldaketa
• PAINT: Ordenagailu bidezko marrazketa.
• Bisita birtualak: Kontzeptu berriak edo ereduak ikusteko
Soinketa
• Bideo grabagailua: Klasean lantzen diren dantza mota ezberdinak… lantzeko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)