Mostrando entradas con la etiqueta ulertu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ulertu. Mostrar todas las entradas

jueves, 13 de octubre de 2011

 BALIABIDE DIGITALAK LEHEN HEZKUNTZAN


Aztertu ditugun baliabide digitalen artean honako hau iruditu zaigu egokiena. Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklora bideratuta dago eta  oso aproposa da zenbatzeko eta erloju digitala eta analogikoa ikasteko. Horretarako ariketa dinamiko eta dibertigarriak proposatzen ditu horien artean honako hauek daude: arrainak eta pilotak zenbatzea, erloju baten osagaiak erabiliz eskatutako ordu bat jartzea...Gainera irakasle batek azalpenak ematen ditu beraz ikasleak etxean egin ditzake hemen planteatzen diren ariketak.
 NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKTEN LAGUNTZAREKIN?

Ingurunearen ezaguerara 
• Mapa kontzeptualak: Landutako kontzeptuak antolatu eta erlazionatzeko.
• Mapen zerbitzuak(google earth,google maps,panoramio…): Haurrei gertaera geologikoak,bideak lantzeko,herrialdeak mapan kokatzeko…
• Bideoak-DVD: Gai bati haisera edo amaiera emateko.
• Internet: Paperean egiten diren lanetarako irudiak lortzeko.

Matematika
• Joko interaktiboak: Klasean landutako edukiak modu dinamiko batean finkatzeko.
• Mapen zerbitzuak :azalerak eta perimetroa kalkulatzeko
• Bideo-Jokoak: Zuzenketak egiteko, estrategiak aurrera eramateko…

Euskara
• “Bertso mundua” cd a: Bertsolaritza lantzeko.
• Mihiluzeko jokoak: modu dinamiko batean kontzeptu berriak ezagutzeko.
Gaztelania
• Joko interaktiboak(“Cifras y letras”): ortografia lantzeko

Ingelesa 
• Joko interaktiboak: hiztegia eta sintaxia lantzeko
• SKYPE: Beste herrialdetako pertsonekin bideo konferentziak.

Musika 
• Joko interaktiboak: Notak lantzeko,abesti ezberdinak asmatzeko
• Bideo kamara edo grabagailua: Autoebaluazioa egiteko.

Plastika 
• Arbel digitala: kontzeptu berriak transmititzeko.
• PHOTSHOP: Irudien moldaketa
• PAINT: Ordenagailu bidezko marrazketa.
• Bisita birtualak: Kontzeptu berriak edo ereduak ikusteko

Soinketa 
• Bideo grabagailua: Klasean lantzen diren dantza mota ezberdinak… lantzeko.

jueves, 29 de septiembre de 2011

Zer da lankidetza?

Helburu berarekin  bi pertsona edo gehiagoko pertsona talde batek elkarlanaren bidez duen lan egiteko modua. Lankidetzarako partaideen artean funtzioak banatzen dira koordinazioa lortzeko eta lan prozesuan zehar taldekideek euren ikuspuntuak azalduko dituzte taldean adostasunera iritsi eta erantzun bateratu bat emateko. Lanerako modu honetan komunikazioa ezinbesteko elementua da.

jueves, 22 de septiembre de 2011

ZER DIRA IKT AK ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?

Irakaskuntza ikaskuntza prozesuan informazioa lortzeko, eraldatzeko, partekatzeko eta abarrerako erabiltzen den baliabide teknologikoen multzoa da. Eskola testuinguruan funtzio asko izan ditzake gela barruan, klase prestaketan, gainerako profesionalekiko harremanetan, gaitasun urriko pertsonei laguntzeko,familiekin harremanetan jartzeko, eskolako kudeaketan eta antolakuntzan...

viernes, 16 de septiembre de 2011

MULTIALFABETIZAZIOA

Egungo teknologiak erabiltzeko eta egoki aplikatzeko gaitasuna, ikus-entzunezko alfabetizazioaz, alfabetizazio teknologikoaz eta informazioaren alfabetizazioaz osatua.
ZEINTZUK DIRA KONPETENTE DEN IRAKASLE BATEN OINARRIAK? BANAIZ? 
  • IKT eta honen aplikazioak arlo ezberdinetan 
  • Ofimatika 
  • Wikien erabilpena
  • Webquest-a
  • Blog en funtzionamendua
  • web 2.0
  • Ezagutzaren gizartea 
  • Lankidetza ( beste eskolen artean)
  • Movie maker
  • Youtube
  • Eskola 2.0