Mostrando entradas con la etiqueta Lankidetza ikaskuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lankidetza ikaskuntza. Mostrar todas las entradas

domingo, 4 de diciembre de 2011

LANKIDETZA IKASKUNTZA

Lankidetzari dagokionez iruditzen zaigu lankidetza dela irakaskuntza ikaskuntza prozesurako metodorik egokiena. Batetik, metodo honen bitartez ikasleak bere ezagutzei buruz hausnartzeaz gain bere ideiak besteei adierazten ikasten du eta baita besteen ideiak entzun , errespetatu eta haiei buruz hausnartzen ere. Bestetik, eskolan lankidetzan lan egiten ikasteak izugarrizko garrantzia duela uste dugu, izan ere, Lehen Hezkuntza baino aurreragoko ikasketetan eta egungo lan munduan egundoko garrantzia du taldean lan egiten jakiteak.
Lankidetza errazten duten tresna teknologikoen inguruan ondorioztatu dugu irakasleak IKT ei buruzko prestakuntza bat jasotzea ezinbestekoa dela, izan ere, horrek  bere lana hobeto eta errazago burutzea ahalbidetuko dio. Prestakuntza horren bidez multialfabetizazioa osatzen duten alfabetizazio ezberdinak menperatu beharko ditu eta ezagutza horiek transmititzen jakin beharko du.
Egin dugun lanean lankidetza errazten duten tresna teknologikoen barruan berebiziko garrantzia eman diogu web 2.0 delakoari. Eguneroko bizitzan internet sarri erabiltzen dugun tresna den arren ez gara jabetu tresna honek izan duen eraldaketaz orain arte. Honekin argi geratzen da, berriro ere, teknologiak erabat berritzen doazela eta haietara egokitu beharra dugula hori dela eta berritze guneek egiten duten lana aipatzekoa iruditzen zaigu, izan ere, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke. Gainera, Web 2.0k eskaintzen dituen hainbat zerbitzu ez genituen ezagutzen orain arte eta oso baliagarriak iruditu zaizkigu gure etorkizuneko lanbiderako. Adibide bat jartzearren esaterako klasean bakoitzari Web 2.0 ko zerbitzu bat azaltzea egokitu zitzaigunean guri mapen aplikazioa tokatu zitzaigun, guretzat guztiz berria eta arrotza zen gaia. Baina arakatzen ibili ondoren gure lanbide honetan klase magistralen monotonia hausteko oso egokiak iruditu zaizkigu modu honetan ikasleek modu arin eta entretenituago batean mapen inguruan gauza asko ikas ditzaketelako.
Web 2.0 ren barruan aipatu ditugun zerbitzu horien artean koziente gara guztiak ez daudela Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eginak eta ez direla egokiak euren lanak burutzeko. Hala ere, tresna horietako guztiak egokiak dira irakasleentzat, hezkuntza komunitateko kideen arteko harremana hobetzeko,  irakaslearen lana errazteko, irakaslearen gelako jarduna hobetzeko, …
Lehenago aipatu dugun arren, garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea irakaslearen prestakuntza  etengabea izan behar dela, izan ere, informazioaren gizarte honetan teknologia etengabe doa berritzen eta berrikuntza horietara egokitu behar du irakasleak atzera gelditu nahi ez badu.

viernes, 2 de diciembre de 2011

ZEIN TRESNAK LAGUNTZEN DUTE LANKIDETZAN
  • Korreo elektronikoa
  • Bloga
  • Sare sozialak
  • Bat bateko mezularitza
  • Bideo konferentziak
  • Sakelekoak
  • Ofimatika aplikazioak
  • Artxiboak partekatzeko zerbitzuak
  • USB memoria
  • Sare lokalak
  • Testuinguru birtualak (LMS): moodle, e-kasi
  • Eztabaida guneak
  • Ordenagailua
  • Ordenagailu eramangarria (netbook)
  • Internet
  • Webcam
  • Arbel digital elkarreragileak
  • Mikrofonoak
  • Argazki-bideo kamara
  • Irudiak gorde eta tratatzeko zerbitzuak: micasa
  • Egutegiak konpartitzeko zerbitzua
  • Web 2.0

jueves, 6 de octubre de 2011

MAPEN APLIKAZIOA


Definizioa:
Mapen gaineko aplikazioak eskaintzen dituzten zerbitzarien bidez mundu guztiko mapak eskuragarri ditugu modu ezberdinetara. Mapa mugikorren bidez irudiak eskaintzen dituzte, hala nola, satelite bidezko irudiak,  puntu ezberdinen arteko ibilbide markatuak edo kaleetako irudiak.

Zerbitzuak: 
Hainbat orrialdetan eskaintzen digute mapa zerbitzua interneten, besteak beste: Google Earth, Google Maps, Panoramio, 1:5000, El Callejero, VíaMichelin, National Geographic, Tagzania eta Google Street View.
Hauetako batzuk egokiagoak dira helburu baterako edo besterako. Batzuek errepideei jartzen diete arreta batez ere Vía Michelin eta El Callejero orrialdeak bezala. Bada leku jakin bateko paisaiaren argazkiak eskaini eta mapan argazki berriak jartzeko aukera ematen duen zerbitzurik ere, Panoramio esaterako. Google Street Viewen bidez herrietako kaleak bertan bageunde bezala ikus genitzake zehaztasunez. Azkenik, ikuspegi zehatzago batean hainbat aukera eskaintzen dituzten orrialdeak daude: Google Maps, Google Earth, 1:5000, National Geographic eta Tagzania.: linea zuzenean dagoen distantzia kalkulatu, guk markaturiko lurralde baten azalera eta perimetroa neurtu, lurralde horretako paisaiaren argazkiak ikusi etab.

Aplikazioak:
Mapen gaineko aplikazioak oso erabilgarriak izan daitezke ikasgelan honako zeregin hauetarako:
Txango bat antolatzen dugunean txangoaren noranzkoa eta txangoan egin beharreko ibilbidea erakutsi genezake aurrez.
Ingurune bezalako irakasgaietan mapa politiko eta fisiko tradizionalak ordezkatu ditzakete aplikazio hauek. Klima ezberdinetako paisaiak aztertu daitezke mapa hauen bidez eta erliebearen fenomeno ezberdinak ikus genitzake, hala nola, mendikateak, itsas muturrak, golkoak, deltak...  
Hirien oinplanoak ere aztertu genitzake aipatutako zerbitzuek eskaintzen dituzten goitiko irudien bidez.
Taldean ikasle atzerritarren bat dugunean bere herrialdea kokatu genezake mapan, baita bere herrialdeko kaleak ikusi ere posible bada “Street View” bidez. Guzti horrek, ikasle atzerritar horrekiko enpatia gehiago eragin dezake.
Gure herriko kaleak ikus genitzake zer daukagun eta zer falta zaigun ikusteko, herriko dendak eta tabernak zenbatu, zebrabideen egoera ikusi, trafiko seinaleak aztertu...
Bestetik bakoitzaren bizilekua ikus genezake perspektiba ezberdin batetik.

Ikasleak bizi diren herriaren mugak zeintzuk diren ikus genitzake ikasleen aurrezagutzetatik abiatuz. 
Herriko nekazaritza inguruak, gune industrialak eta gune urbanoak bereizi genitzake norberaren herriaren ezaugarriez jabetzeko.  
Historia irakasgaietan aztertzen diren antzinako gizarteak non kokatzen ziren eta gaur egun zein hiri dauden ikus genezake mapen bidez. 

1:5000 zerbitzuak hainbat funtzio eta baliabide ditu. Gipuzkoako foru aldundiak egina da beraz Gipuzkoak mapa soilik agertzen dira. Euskaraz, Gazteleraz edo eta ingelesez jarri daiteke.
Bertan Baserriak, Herriak, Auzoak, Ibaiak eta Mendiak ikus daitezke besteak beste ikuspuntu desberdinetatik  eta urte desberdinetako irudiak erabiliz( 1954ko irudiak ikusteko aukera ere ematen du). Bestalde zerbitzu honek eskaintzen dizkigun irudiak goitik eta txori bistaz (hegazkinez hartutakoak) ere ikus daitezke.Gerturatzeko eta urruntzeko aukera ere ematen du. Bestalde, mapak gorde, inprimatu edo blog-ean txertatzeko aukera era ematen digu.
Hasierako orrian, callejeroren bitarte, herria eta auzoa aukera dezakezu zenbakia eta guzti eta bertan agertuko da informazio guztia. Mas botoiari eman ezkero berriz aukera dago herri desberdinen arteko distantzia jakiteko eta ibilbideak planteatzeko aukera ematen du googlek eskaintzen duen zerbitzura salto eginez.
Horrez gain, ibaiak eta mendiak ere ikus daitezke eta hauei buruzko datu zehatzak ematen dizkigu, kokalekua, garaiera, harriari hartzen dion esparrua. Horrez gain, koordenatuak sartzeko aukera ere ematen du.





jueves, 29 de septiembre de 2011

Zer da lankidetza?

Helburu berarekin  bi pertsona edo gehiagoko pertsona talde batek elkarlanaren bidez duen lan egiteko modua. Lankidetzarako partaideen artean funtzioak banatzen dira koordinazioa lortzeko eta lan prozesuan zehar taldekideek euren ikuspuntuak azalduko dituzte taldean adostasunera iritsi eta erantzun bateratu bat emateko. Lanerako modu honetan komunikazioa ezinbesteko elementua da.