Mostrando entradas con la etiqueta konpartitu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta konpartitu. Mostrar todas las entradas

lunes, 16 de enero de 2012

LAN MODULARRA: IRAGARKIA

Lortutako emaitzak oso harrera ona izan du gure inguruan. Ikaskideengandik oso kritika onak jaso ditugu eta unibertsitateaz kanpoko lagunei ere asko gustatu zaie. Askok  esan digute iragarkia oso originala eta dibertigarria dela. Youtubeko orrialdean 270 erreprodukzio inguru izan ditu eta horri sare sozialetan izan dituen erreprodukzioak gehitu behar zaizkio.
Egin dugun lana errepikatzeko modukoa dela iruditzen zaigu, nahiko lan dibertigarria izan da eta emaitza oso politak lortu ditugula iruditzen zaigu. Hala ere, berriro lan hau egitekotan moduluko tutore guztiek euren taldeen lanak irizpide berdinen arabera ebaluatzea komeniko litzateke. Lan honetan iruditzen zaigu zenbait taldek egokitu zaien tutorearen irizpideetara egokitu dutela euren lana eta ez dutela askatasunik izan  nahi zutena egiteko. Tutoreek irizpide ezberdinen arabera ebaluatzeak lanerako askatasuna mugatzeaz gain, talde guztiak baldintza berdinetan egotea eragotzi du gure ustez.

jueves, 12 de enero de 2012

 ESKOLA ETA IKT ak
Egun bizi garen informazioaren gizarteak alde onak eta txarrak ditu. Gure ustez alde onen artean aipatu beharra dago IKTak hezkuntzara sartu izana.
IKTak eskoletara sartzeak hainbat proiektu martxan jarri eta hainbat neurri hartzearen beharra sortu du Europa mailan, Espainia mailan eta EAE mailan. Urteetan zehar martxan jarri diren proiektuak eta hartu diren neurriak ikusirik EAE-k Europa eta Espainian martxan jarri diren proiektuez gain autonomia erkidegora hobeto egokitzen diren beste neurri batzuk hartu direla ikus dezakegu eta hori azpimarratzekoa iruditzen zaigu.  
IKTak eskolara sartzean hezkuntzan hainbat aldaketa sortu dira: metodologia, komunitateako kideen arteko harremanak, gelen antolamendua, materiala… Horrez gain, ikastetxeen administrazio, antolamendu eta kudeaketan ere aldaketak eragin ditu. Hori dela eta, irakasleek jaso beharreko formazioan IKTei loturiko konpetentzia berri bat sartu da, izan ere, egungo irakasleek IKTen onurak jasotzeko haiek behar bezala erabiltzen jakin behar dute eta, horretarako, teknologiaren etengabeko aurrerapenera moldatzeko etengabeko prestakuntza behar dute.

miércoles, 14 de diciembre de 2011

Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak

Orain arte ez genuen Hezteko Objektu Digitalen inguruko berririk. Ez genekien nola eginak zeuden eta ez genekien guzti horren atzean zegoen lana hainbestekoa zenik.  Lehen Hezkuntza egin genuen garaietan ez genuen HOD-rik erabiltzen baina, DBH hezkuntzan erabili izan ditugu ingeleseko orduetan.  Gure praktika aldietan ere ez dugu baliabide honen erabilpenik ikusi eta egungo Lehen Hezkuntzan presenteago egon beharko litzatekeela deritzogu.
Gure ustez, Hezteko Objektu Digitalak oso baliabide egokiak dira Lehen Hezkuntzako irakaskuntza ikaskuntza prozesurako. Irakasgai guztietan oso erabilgarriak izan daitezke edozein gain lantzeko, eta are erabilgarriagoak aurrez landutako gaiak errepasatzeko. Bestetik, uste dugu, irakasleak Objektu Digitalen artean egin beharreko aukeraketa funtsezkoa dela, beharrezkoa baita Objektu Digitalaren ezaugarriak ikastaldearen beharrekin bat etortzea.  Horrez gain, Hezteko Objektu Digitalek ikasteko modu ezberdin bat eskaintzen dutela deritzogu, haurrentzat interesgarriagoa eta dibertigarriagoa suertatu daitekeena.
Bestetik, irakasle guztiek Hezteko Objektu Digitalak egiten jakin beharko luketela iruditzen zaigu. Horrela, objektu digitala ikastalde jakin batentzat egokitua izango da, alegia, Hezteko Objektu Digitala ikastaldeak landu duenarekin, ikastaldearen gaitasunekin eta beharrekin bat etorriko da.
Hezteko Objektu Digital bat produzitzeko egokitu zaigun egile tresna “Ardora” izan da. Egia esan, egile tresna honek hainbat gabezia dituela iruditzen zaigu, izan ere, errez blokeatzeaz gain hainbat arazo eman dizkigu Hezteko Objektu Digitala sortu eta gordetzerako garaian. Honenbestez, beste taldeen lana ikusirik, uste dugu “Ardora” baino egile tresna egokiagoak badaudela.

domingo, 4 de diciembre de 2011

LANKIDETZA IKASKUNTZA

Lankidetzari dagokionez iruditzen zaigu lankidetza dela irakaskuntza ikaskuntza prozesurako metodorik egokiena. Batetik, metodo honen bitartez ikasleak bere ezagutzei buruz hausnartzeaz gain bere ideiak besteei adierazten ikasten du eta baita besteen ideiak entzun , errespetatu eta haiei buruz hausnartzen ere. Bestetik, eskolan lankidetzan lan egiten ikasteak izugarrizko garrantzia duela uste dugu, izan ere, Lehen Hezkuntza baino aurreragoko ikasketetan eta egungo lan munduan egundoko garrantzia du taldean lan egiten jakiteak.
Lankidetza errazten duten tresna teknologikoen inguruan ondorioztatu dugu irakasleak IKT ei buruzko prestakuntza bat jasotzea ezinbestekoa dela, izan ere, horrek  bere lana hobeto eta errazago burutzea ahalbidetuko dio. Prestakuntza horren bidez multialfabetizazioa osatzen duten alfabetizazio ezberdinak menperatu beharko ditu eta ezagutza horiek transmititzen jakin beharko du.
Egin dugun lanean lankidetza errazten duten tresna teknologikoen barruan berebiziko garrantzia eman diogu web 2.0 delakoari. Eguneroko bizitzan internet sarri erabiltzen dugun tresna den arren ez gara jabetu tresna honek izan duen eraldaketaz orain arte. Honekin argi geratzen da, berriro ere, teknologiak erabat berritzen doazela eta haietara egokitu beharra dugula hori dela eta berritze guneek egiten duten lana aipatzekoa iruditzen zaigu, izan ere, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke. Gainera, Web 2.0k eskaintzen dituen hainbat zerbitzu ez genituen ezagutzen orain arte eta oso baliagarriak iruditu zaizkigu gure etorkizuneko lanbiderako. Adibide bat jartzearren esaterako klasean bakoitzari Web 2.0 ko zerbitzu bat azaltzea egokitu zitzaigunean guri mapen aplikazioa tokatu zitzaigun, guretzat guztiz berria eta arrotza zen gaia. Baina arakatzen ibili ondoren gure lanbide honetan klase magistralen monotonia hausteko oso egokiak iruditu zaizkigu modu honetan ikasleek modu arin eta entretenituago batean mapen inguruan gauza asko ikas ditzaketelako.
Web 2.0 ren barruan aipatu ditugun zerbitzu horien artean koziente gara guztiak ez daudela Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eginak eta ez direla egokiak euren lanak burutzeko. Hala ere, tresna horietako guztiak egokiak dira irakasleentzat, hezkuntza komunitateko kideen arteko harremana hobetzeko,  irakaslearen lana errazteko, irakaslearen gelako jarduna hobetzeko, …
Lehenago aipatu dugun arren, garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea irakaslearen prestakuntza  etengabea izan behar dela, izan ere, informazioaren gizarte honetan teknologia etengabe doa berritzen eta berrikuntza horietara egokitu behar du irakasleak atzera gelditu nahi ez badu.

viernes, 23 de septiembre de 2011


Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?

IKT ikasgaia hasi aurretik IKT ordenagailuetara mugatzen zela uste genuen. Horregatik nahiko ezagutza eskasa genuen arlo honi buruz eta irakasle izateko nahiko ondo prestatuta geundela uste genuen.
Irakasgai honetan konturatu gara ikastetxeetan eta bertako ikasgeletan erabili beharreko teknologia ordenagailuetatik harago doala eta oraindik ere asko dugula ikasteko gure ikasle garaian ezagutu ere egin ez ditugun hainbat aparailu, programa eta aukerei buruz.
Irakasgaiko ariketak burutzean ikasi dugu zeintzuk diren  gelan aipatu diren hainbat programa eta aparailuen funtzioak: Wikiak, Web quest, Movi maker, Net book, e book…
Batez ere Photo peach eta blogak izan dira ikasgaian orain arte landu ditugun programak eta etorkizuneko irakasle moduan oso erabilgarriak izango zaizkigula uste dugu.
Blogaren erabileran ez dugu zailtasun handiegirik sumatu baina Photo peachekin burutu dugun aurkezpenean zenbait oztopo izan ditugu diapositiben denbora, diapositiben enfokea… Emaitza nahiko polita lortu dugula iruditzen zaigun arren hobetu daitekeela iruditzen zaigu eta horretan saiatuko gara.
Ikasgai honetan berebiziko garrantzia eman zaion kontzeptua izan da multialfabetizazioarena. Alfabetizazioa entzun orduko idazten eta irakurtzen jakitea datorkigu burura, betidaniko gizartean berebiziko garrantzia izan duten bi kontzeptu,  baina gaur egungo gizartean ezagutza teknologikoak ere erabateko garrantzia duenez kontzeptu horren barrenean sartu daitekeela deritzogu. Eskola kurrikuluaren barruan alfabetizazio berri horiek gehitu beharko liratekeela uste dugu: Ikusentzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa edo digitala eta informazio alfabetizazioa.
Egungo gazteek eskolaz gain etxean ere teknologiak erabiltzen dituztenez haurren multialfabetizazioa ez da eskolaren esku soilik geratzen, eskolan lantzen diren gainerako gauza guztietan gertatzen den bezala honetan ere familia eta eskola elkarren osagarri izan behar dute.
Hala ere, ikasgai honetan argi geratu zaiguna zera da: gaur egungo teknologiak erabat menperatuta ere ez dela nahikoa izango, irakasle izango garen aldetik etengabe ikasten jarraitu beharko dugula teknologiaren mundu horretan aurkikuntza berriak egiten diren heinean.