viernes, 16 de diciembre de 2011
jueves, 15 de diciembre de 2011
miércoles, 14 de diciembre de 2011
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Orain arte ez genuen Hezteko Objektu Digitalen inguruko berririk. Ez genekien nola eginak zeuden eta ez genekien guzti horren atzean zegoen lana hainbestekoa zenik. Lehen Hezkuntza egin genuen garaietan ez genuen HOD-rik erabiltzen baina, DBH hezkuntzan erabili izan ditugu ingeleseko orduetan. Gure praktika aldietan ere ez dugu baliabide honen erabilpenik ikusi eta egungo Lehen Hezkuntzan presenteago egon beharko litzatekeela deritzogu.
Gure ustez, Hezteko Objektu Digitalak oso baliabide egokiak dira Lehen Hezkuntzako irakaskuntza ikaskuntza prozesurako. Irakasgai guztietan oso erabilgarriak izan daitezke edozein gain lantzeko, eta are erabilgarriagoak aurrez landutako gaiak errepasatzeko. Bestetik, uste dugu, irakasleak Objektu Digitalen artean egin beharreko aukeraketa funtsezkoa dela, beharrezkoa baita Objektu Digitalaren ezaugarriak ikastaldearen beharrekin bat etortzea. Horrez gain, Hezteko Objektu Digitalek ikasteko modu ezberdin bat eskaintzen dutela deritzogu, haurrentzat interesgarriagoa eta dibertigarriagoa suertatu daitekeena.
Bestetik, irakasle guztiek Hezteko Objektu Digitalak egiten jakin beharko luketela iruditzen zaigu. Horrela, objektu digitala ikastalde jakin batentzat egokitua izango da, alegia, Hezteko Objektu Digitala ikastaldeak landu duenarekin, ikastaldearen gaitasunekin eta beharrekin bat etorriko da.
Hezteko Objektu Digital bat produzitzeko egokitu zaigun egile tresna “Ardora” izan da. Egia esan, egile tresna honek hainbat gabezia dituela iruditzen zaigu, izan ere, errez blokeatzeaz gain hainbat arazo eman dizkigu Hezteko Objektu Digitala sortu eta gordetzerako garaian. Honenbestez, beste taldeen lana ikusirik, uste dugu “Ardora” baino egile tresna egokiagoak badaudela.
viernes, 9 de diciembre de 2011
domingo, 4 de diciembre de 2011
LANKIDETZA IKASKUNTZA
Lankidetzari dagokionez iruditzen zaigu lankidetza dela irakaskuntza ikaskuntza prozesurako metodorik egokiena. Batetik, metodo honen bitartez ikasleak bere ezagutzei buruz hausnartzeaz gain bere ideiak besteei adierazten ikasten du eta baita besteen ideiak entzun , errespetatu eta haiei buruz hausnartzen ere. Bestetik, eskolan lankidetzan lan egiten ikasteak izugarrizko garrantzia duela uste dugu, izan ere, Lehen Hezkuntza baino aurreragoko ikasketetan eta egungo lan munduan egundoko garrantzia du taldean lan egiten jakiteak.
Lankidetza errazten duten tresna teknologikoen inguruan ondorioztatu dugu irakasleak IKT ei buruzko prestakuntza bat jasotzea ezinbestekoa dela, izan ere, horrek bere lana hobeto eta errazago burutzea ahalbidetuko dio. Prestakuntza horren bidez multialfabetizazioa osatzen duten alfabetizazio ezberdinak menperatu beharko ditu eta ezagutza horiek transmititzen jakin beharko du.
Egin dugun lanean lankidetza errazten duten tresna teknologikoen barruan berebiziko garrantzia eman diogu web 2.0 delakoari. Eguneroko bizitzan internet sarri erabiltzen dugun tresna den arren ez gara jabetu tresna honek izan duen eraldaketaz orain arte. Honekin argi geratzen da, berriro ere, teknologiak erabat berritzen doazela eta haietara egokitu beharra dugula hori dela eta berritze guneek egiten duten lana aipatzekoa iruditzen zaigu, izan ere, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke. Gainera, Web 2.0k eskaintzen dituen hainbat zerbitzu ez genituen ezagutzen orain arte eta oso baliagarriak iruditu zaizkigu gure etorkizuneko lanbiderako. Adibide bat jartzearren esaterako klasean bakoitzari Web 2.0 ko zerbitzu bat azaltzea egokitu zitzaigunean guri mapen aplikazioa tokatu zitzaigun, guretzat guztiz berria eta arrotza zen gaia. Baina arakatzen ibili ondoren gure lanbide honetan klase magistralen monotonia hausteko oso egokiak iruditu zaizkigu modu honetan ikasleek modu arin eta entretenituago batean mapen inguruan gauza asko ikas ditzaketelako.
Web 2.0 ren barruan aipatu ditugun zerbitzu horien artean koziente gara guztiak ez daudela Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eginak eta ez direla egokiak euren lanak burutzeko. Hala ere, tresna horietako guztiak egokiak dira irakasleentzat, hezkuntza komunitateko kideen arteko harremana hobetzeko, irakaslearen lana errazteko, irakaslearen gelako jarduna hobetzeko, …
Lehenago aipatu dugun arren, garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea irakaslearen prestakuntza etengabea izan behar dela, izan ere, informazioaren gizarte honetan teknologia etengabe doa berritzen eta berrikuntza horietara egokitu behar du irakasleak atzera gelditu nahi ez badu.
viernes, 2 de diciembre de 2011
ZEIN TRESNAK LAGUNTZEN DUTE LANKIDETZAN
- Korreo elektronikoa
- Bloga
- Sare sozialak
- Bat bateko mezularitza
- Bideo konferentziak
- Sakelekoak
- Ofimatika aplikazioak
- Artxiboak partekatzeko zerbitzuak
- USB memoria
- Sare lokalak
- Testuinguru birtualak (LMS): moodle, e-kasi
- Eztabaida guneak
- Ordenagailua
- Ordenagailu eramangarria (netbook)
- Internet
- Webcam
- Arbel digital elkarreragileak
- Mikrofonoak
- Argazki-bideo kamara
- Irudiak gorde eta tratatzeko zerbitzuak: micasa
- Egutegiak konpartitzeko zerbitzua
- Web 2.0
INFORMAZIOAREN GIZARTEA
Informazio gizartearen ezaugarriak. Abantailak eta desabantailak:
DESABANTAILAK:
- Aurre-aurreko komunikazioaren galera.
- Informazio kantitate handiak konfusioak sortzen ditu.
- Kulturen arteko aldeak handitu.
- Teknologiarekiko menpekotasun handiagoa.
- Pribatutasun gutxiago, inkontrolatuagoak gaude.
- Uniformismo eta globalizazio kulturala
- Informazioa eskura izatea.
- Komunikazio konstantea.
- Informazioa guztion esku.
- Sare sozialen erabilera.
- Ongizate materiala = bizitza errazagoa.
- Informazio kantitate handiak.
- Kultura konplexuagoa.
EZAUGARRIAK:
- Teknologia digital ugari.
- Kodifikazio forma berriak.
- Informazioa lortzeko erraztasuna = informazioa eskuragarri
- Sare sozialen presentzia.
- Kultura globalizazioa.
- Komunikazio forma berriak.
- Lanpostu berriak sortu eta beste batzuk desagertu.
jueves, 20 de octubre de 2011
EGILE TRESNAK
Hezteko objektu digitalak gure jarduera elkarreragile propioak (OA) eta Unitate Didaktiko digital elkarreragile propioak (SD) sortzeko aplikazioak dira. Horiek, ikaskuntza testuinguru dinamikoa sortzera bideratuak dauden multimedia lanak dira eta konstruktibismoaren printzipioak jarraitzen dituzte.
ADIBIDEAK:
· HOT POTATOES
Hot potatoes hezkuntza ariketak sortzeko sistema bat da. Programa honek erantzun laburreko, aukera anitzeko, hutsuneak betetzeko eta kruzigramak egiteko ariketak ditu.
· THE MATH WORKSHEET
Web horrialde hau batez ere matematika arloa lantzeko erqabilgarria da, bertan eragiketa ezberdinak landu ditzakegu: batuketak, kenketak, zatiketak, biderketak eta ordularia. Hoetaz gain zuk nahi dituzun ariketak sortu ditzakezu ikasle bakoitzaren beharretara egokituak.
· WEBARDORA
Ardora irakasleentzako informatika aplikazioa da, edonork bere ikasleentzako html formatuan nahi dituen ariketak sortzeko aukera ematen duena. Ardorarekin, 45 ariketa ezberdin baino gehiago sortu daitezke, hizki zopak, ordulariak, panel grafikoak, gurutzegramak…Honetaz gain ebaluatu egin daiteke ere.
· CUADERNIA
Hezkuntza komunitateak eskuragarri duen herraminta da, koaderno digitalak sortzea ahalbidetzen duena. Kodernoak informazioa artxibatzeko eta jarduera multimediak burutzeko balio dute.
· WEBQUEST
WebQuesta pentsamendu goreneko prozesuak sortzen dituen jarduera atsegin baten inguruan sortzen da. Pentsamendua sortzailea, kritikoa, problemen ebazpenetan edo, iritzi, laburpen edo analisien azalpenenetan oinarritua izan daiteke
· CONSTRUCTOR
Hezkuntzarekin lotutako eduki digitalak sortzeko beste tresna bat da. 47 ariketa mota daude bertan, hala nola, hitzen diktaketak, puzzleak, buruhausteak, letra zopak...Unitate didaktikoak sortzeaz gain, ebaluatzeko aukera ere ematen du.
· JCLIC
Jarduera multimedien sortzea, errealizazioa eta ebaluazioa egiteko gunea. Buruhausteak, loturak, testu ariketak… egiteko balio du.
· EGILE
Eusko Jaurlaritzak sortutako egile tresna da, lanbide heziketako hezteko objektu digitalak sortzeko
· SQUEAK
http://squeak.org/
Programazioaren inguruko ezagutzarik eduki gabe multimedia edukiak garatu daitezkeen tresna da. Aurkezpenak lantzeko, animazioak gehitzeko eta edozein motatako artxiboak moldatzeko aukera ematen du.
· EDILIM
http://www.educalim.com/descargas.htm
Programa hezitzaileak sortzeko ingurunea da, soilik ordenagailura artxibo batzuk deskargatzea eskatzen duena. Honek, liburuak eta ariketa interaktiboak (buruhausteak, letra zopak…) sortzea ahalbidetzen du. Era berean, azalpenezko orrialdeak eta aurkezpenak eratzeko erabil daiteke.
· EGILE
Eusko Jaurlaritzak sortutako egile tresna da, lanbide heziketako hezteko objektu digitalak sortzeko
· SQUEAK
http://squeak.org/
Programazioaren inguruko ezagutzarik eduki gabe multimedia edukiak garatu daitezkeen tresna da. Aurkezpenak lantzeko, animazioak gehitzeko eta edozein motatako artxiboak moldatzeko aukera ematen du.
· EDILIM
http://www.educalim.com/descargas.htm
Programa hezitzaileak sortzeko ingurunea da, soilik ordenagailura artxibo batzuk deskargatzea eskatzen duena. Honek, liburuak eta ariketa interaktiboak (buruhausteak, letra zopak…) sortzea ahalbidetzen du. Era berean, azalpenezko orrialdeak eta aurkezpenak eratzeko erabil daiteke.
martes, 18 de octubre de 2011
Europa, Espainia eta EAE
Europa | Espainia | EAE |
1994: "Europa martxan informazioaren gizarteruntz" Plana Europa eta Japonen teknologia mailara iristeko helburuarekin | 2002: Plan Inpo XXI Konturatu ziren Espainia oso atzeratua zegoela, orduan plan hau egin zen egoera hobetzeko asmoz. | 1999: Iniciativa 2003 Ibarretxeren diskurtsoa, konturatu ziren Europa atzeratua zegoela eta EAE ere à orduan konturatu ziren baliabideak eta azpiegiturak aldatu behar zituztela. |
1996: Europa a la vanguardia de la sociedad de la información Hezkuntzaren aldaketaren beharra ikusi zuen plan honek teknologia berrietara egokitzeko. | 2003: Comision soto Adituen talde bat da. Buruaà HPko burua zen- KOmisio honetan esan zen etorkizunean teknologiak gelen barruan egon behar zutela eta ez informatika gelan soilik. Izugarrizko aurrerakuntza suposatu zuen honek. | 2004tik aurrera: Plan PremiaII Euskal Autonomi Erkidegoko eskola publikoen baliabidea teknologikoak hobetzena zuen helburu. |
1999: Estrategia de Lisboa | 2004: educación.es Eskolan hezkuntza garatzenko neurri multzoa. | 2002: Plan Euskadi de la Informacion Ikastetxeei azpiegiturak eta baliabideak eman zitzaizkien eta irakasleei formakuntza. |
2000: eEurope Garai digitala eta on-line informazioaren aldeko apustua. | 2005: Avanz@ Geletan ez zegoela teknologia sartua. Gobernuak ere dirua aeskaintzen zuen familiek aparatu teknologikoak erosteagatik. | 2000-2004: Plan Premia I |
2000: eLErning eContenidos Elerning-en helburua ikasteko modua aldatzea da. Aparatu teknologiko baten bitartez ikasten, horretarako eduki teknologikoak egin behar dira (eContenidos) | 2006: LOE Darrigorrezko hezkuntzan bermatu behar dugu ezagutza teknologikoa | 2007: Dekretua 175/2007 LOE ren aplikazioa |
2005: Iniciativa 2010 Eeuropen segida da. Aurrerapauso batzuekin: formakuntza pedagogikoaren beharra ikusi zuten irakasleen artean | 2009: Escuela2.0 | 2010: PESI 2 Izugarrizko lana ordenagailuak jartzen, irakasleen formakuntzan eta jabetu ziren ez zela ibiltzen behar adina orduan erabaki berriak hartu behar ziren. |
2009: Avanz@ 2 | 2010: Modelo de madurez tecnológica de centro educativo Esaten du iraksleak hobeto formatzen badituzten… gobernuak diru laguntza gehiago emango zutela. | |
2009: Plan premia III | ||
2009: Eskola 2.0 |
jueves, 13 de octubre de 2011
BALIABIDE DIGITALAK LEHEN HEZKUNTZAN
Aztertu ditugun baliabide digitalen artean honako hau iruditu zaigu egokiena. Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklora bideratuta dago eta oso aproposa da zenbatzeko eta erloju digitala eta analogikoa ikasteko. Horretarako ariketa dinamiko eta dibertigarriak proposatzen ditu horien artean honako hauek daude: arrainak eta pilotak zenbatzea, erloju baten osagaiak erabiliz eskatutako ordu bat jartzea...Gainera irakasle batek azalpenak ematen ditu beraz ikasleak etxean egin ditzake hemen planteatzen diren ariketak.
NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKTEN LAGUNTZAREKIN?
Ingurunearen ezaguerara
• Mapa kontzeptualak: Landutako kontzeptuak antolatu eta erlazionatzeko.
• Mapen zerbitzuak(google earth,google maps,panoramio…): Haurrei gertaera geologikoak,bideak lantzeko,herrialdeak mapan kokatzeko…
• Bideoak-DVD: Gai bati haisera edo amaiera emateko.
• Internet: Paperean egiten diren lanetarako irudiak lortzeko.
Matematika
• Joko interaktiboak: Klasean landutako edukiak modu dinamiko batean finkatzeko.
• Mapen zerbitzuak :azalerak eta perimetroa kalkulatzeko
• Bideo-Jokoak: Zuzenketak egiteko, estrategiak aurrera eramateko…
Euskara
• “Bertso mundua” cd a: Bertsolaritza lantzeko.
• Mihiluzeko jokoak: modu dinamiko batean kontzeptu berriak ezagutzeko.
Gaztelania
• Joko interaktiboak(“Cifras y letras”): ortografia lantzeko
Ingelesa
• Joko interaktiboak: hiztegia eta sintaxia lantzeko
• SKYPE: Beste herrialdetako pertsonekin bideo konferentziak.
Musika
• Joko interaktiboak: Notak lantzeko,abesti ezberdinak asmatzeko
• Bideo kamara edo grabagailua: Autoebaluazioa egiteko.
Plastika
• Arbel digitala: kontzeptu berriak transmititzeko.
• PHOTSHOP: Irudien moldaketa
• PAINT: Ordenagailu bidezko marrazketa.
• Bisita birtualak: Kontzeptu berriak edo ereduak ikusteko
Soinketa
• Bideo grabagailua: Klasean lantzen diren dantza mota ezberdinak… lantzeko.
viernes, 7 de octubre de 2011
jueves, 6 de octubre de 2011
MAPEN APLIKAZIOA
Definizioa:
Mapen gaineko aplikazioak eskaintzen dituzten zerbitzarien bidez mundu guztiko mapak eskuragarri ditugu modu ezberdinetara. Mapa mugikorren bidez irudiak eskaintzen dituzte, hala nola, satelite bidezko irudiak, puntu ezberdinen arteko ibilbide markatuak edo kaleetako irudiak.
Zerbitzuak:
Hainbat orrialdetan eskaintzen digute mapa zerbitzua interneten, besteak beste: Google Earth, Google Maps, Panoramio, 1:5000, El Callejero, VíaMichelin, National Geographic, Tagzania eta Google Street View.
Hauetako batzuk egokiagoak dira helburu baterako edo besterako. Batzuek errepideei jartzen diete arreta batez ere Vía Michelin eta El Callejero orrialdeak bezala. Bada leku jakin bateko paisaiaren argazkiak eskaini eta mapan argazki berriak jartzeko aukera ematen duen zerbitzurik ere, Panoramio esaterako. Google Street Viewen bidez herrietako kaleak bertan bageunde bezala ikus genitzake zehaztasunez. Azkenik, ikuspegi zehatzago batean hainbat aukera eskaintzen dituzten orrialdeak daude: Google Maps, Google Earth, 1:5000, National Geographic eta Tagzania.: linea zuzenean dagoen distantzia kalkulatu, guk markaturiko lurralde baten azalera eta perimetroa neurtu, lurralde horretako paisaiaren argazkiak ikusi etab.
Aplikazioak:
Mapen gaineko aplikazioak oso erabilgarriak izan daitezke ikasgelan honako zeregin hauetarako:
Txango bat antolatzen dugunean txangoaren noranzkoa eta txangoan egin beharreko ibilbidea erakutsi genezake aurrez.
Ingurune bezalako irakasgaietan mapa politiko eta fisiko tradizionalak ordezkatu ditzakete aplikazio hauek. Klima ezberdinetako paisaiak aztertu daitezke mapa hauen bidez eta erliebearen fenomeno ezberdinak ikus genitzake, hala nola, mendikateak, itsas muturrak, golkoak, deltak...
Hirien oinplanoak ere aztertu genitzake aipatutako zerbitzuek eskaintzen dituzten goitiko irudien bidez.
Taldean ikasle atzerritarren bat dugunean bere herrialdea kokatu genezake mapan, baita bere herrialdeko kaleak ikusi ere posible bada “Street View” bidez. Guzti horrek, ikasle atzerritar horrekiko enpatia gehiago eragin dezake.
Gure herriko kaleak ikus genitzake zer daukagun eta zer falta zaigun ikusteko, herriko dendak eta tabernak zenbatu, zebrabideen egoera ikusi, trafiko seinaleak aztertu...
Bestetik bakoitzaren bizilekua ikus genezake perspektiba ezberdin batetik.
Ikasleak bizi diren herriaren mugak zeintzuk diren ikus genitzake ikasleen aurrezagutzetatik abiatuz.
Herriko nekazaritza inguruak, gune industrialak eta gune urbanoak bereizi genitzake norberaren herriaren ezaugarriez jabetzeko.
Historia irakasgaietan aztertzen diren antzinako gizarteak non kokatzen ziren eta gaur egun zein hiri dauden ikus genezake mapen bidez.
1:5000 zerbitzuak hainbat funtzio eta baliabide ditu. Gipuzkoako foru aldundiak egina da beraz Gipuzkoak mapa soilik agertzen dira. Euskaraz, Gazteleraz edo eta ingelesez jarri daiteke.
Bertan Baserriak, Herriak, Auzoak, Ibaiak eta Mendiak ikus daitezke besteak beste ikuspuntu desberdinetatik eta urte desberdinetako irudiak erabiliz( 1954ko irudiak ikusteko aukera ere ematen du). Bestalde zerbitzu honek eskaintzen dizkigun irudiak goitik eta txori bistaz (hegazkinez hartutakoak) ere ikus daitezke.Gerturatzeko eta urruntzeko aukera ere ematen du. Bestalde, mapak gorde, inprimatu edo blog-ean txertatzeko aukera era ematen digu.
Hasierako orrian, callejeroren bitarte, herria eta auzoa aukera dezakezu zenbakia eta guzti eta bertan agertuko da informazio guztia. Mas botoiari eman ezkero berriz aukera dago herri desberdinen arteko distantzia jakiteko eta ibilbideak planteatzeko aukera ematen du googlek eskaintzen duen zerbitzura salto eginez.
Horrez gain, ibaiak eta mendiak ere ikus daitezke eta hauei buruzko datu zehatzak ematen dizkigu, kokalekua, garaiera, harriari hartzen dion esparrua. Horrez gain, koordenatuak sartzeko aukera ere ematen du.
viernes, 30 de septiembre de 2011
jueves, 29 de septiembre de 2011
Zer da lankidetza?
Helburu berarekin bi pertsona edo gehiagoko pertsona talde batek elkarlanaren bidez duen lan egiteko modua. Lankidetzarako partaideen artean funtzioak banatzen dira koordinazioa lortzeko eta lan prozesuan zehar taldekideek euren ikuspuntuak azalduko dituzte taldean adostasunera iritsi eta erantzun bateratu bat emateko. Lanerako modu honetan komunikazioa ezinbesteko elementua da.
viernes, 23 de septiembre de 2011
Lehen
Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?
IKT ikasgaia hasi aurretik IKT
ordenagailuetara mugatzen zela uste genuen. Horregatik nahiko ezagutza eskasa
genuen arlo honi buruz eta irakasle izateko nahiko ondo prestatuta geundela
uste genuen.
Irakasgai honetan konturatu gara
ikastetxeetan eta bertako ikasgeletan erabili beharreko teknologia
ordenagailuetatik harago doala eta oraindik ere asko dugula ikasteko gure
ikasle garaian ezagutu ere egin ez ditugun hainbat aparailu, programa eta
aukerei buruz.
Irakasgaiko ariketak burutzean ikasi
dugu zeintzuk diren gelan aipatu diren
hainbat programa eta aparailuen funtzioak: Wikiak, Web quest, Movi maker, Net
book, e book…
Batez ere Photo peach eta blogak izan
dira ikasgaian orain arte landu ditugun programak eta etorkizuneko irakasle
moduan oso erabilgarriak izango zaizkigula uste dugu.
Blogaren erabileran ez dugu zailtasun
handiegirik sumatu baina Photo peachekin burutu dugun aurkezpenean zenbait
oztopo izan ditugu diapositiben denbora, diapositiben enfokea… Emaitza nahiko
polita lortu dugula iruditzen zaigun arren hobetu daitekeela iruditzen zaigu
eta horretan saiatuko gara.
Ikasgai honetan berebiziko garrantzia
eman zaion kontzeptua izan da multialfabetizazioarena. Alfabetizazioa entzun
orduko idazten eta irakurtzen jakitea datorkigu burura, betidaniko gizartean
berebiziko garrantzia izan duten bi kontzeptu, baina gaur egungo gizartean ezagutza
teknologikoak ere erabateko garrantzia duenez kontzeptu horren barrenean sartu
daitekeela deritzogu. Eskola kurrikuluaren barruan alfabetizazio berri horiek
gehitu beharko liratekeela uste dugu: Ikusentzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio
teknologikoa edo digitala eta informazio alfabetizazioa.
Egungo gazteek eskolaz gain etxean
ere teknologiak erabiltzen dituztenez haurren multialfabetizazioa ez da
eskolaren esku soilik geratzen, eskolan lantzen diren gainerako gauza guztietan
gertatzen den bezala honetan ere familia eta eskola elkarren osagarri izan
behar dute.
Hala ere, ikasgai honetan argi geratu
zaiguna zera da: gaur egungo teknologiak erabat menperatuta ere ez dela nahikoa
izango, irakasle izango garen aldetik etengabe ikasten jarraitu beharko dugula
teknologiaren mundu horretan aurkikuntza berriak egiten diren heinean.
ZER TRESNA
TEKNOLOGIKO ERABILTZEN DITUGU GIZARTEAN?
- Ordenagailua ( mahai gainekoa, eramangarria)
- Mugikorra - Smartphonak- 3G
- Interneta
- Bideo Jokoak
- Sare Sozialak ( Tiwter, Facebook, Tuenti)
- Telebista
- E-Readers - Ebooks
- Bideoa Strimming
ZERTARAKO
ERABILTZEN DUGU INTERNETA?
- Komunikatzeko administrazioarekin ( Zitak hartzeko, tramiteka egiteko…)
- Aisialdirako (Erosketak egiteko, beste pertsonekin harremanetan jartzeko…)
- Formakuntzarako
jueves, 22 de septiembre de 2011
ZER DIRA IKT AK ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?
Irakaskuntza ikaskuntza prozesuan informazioa lortzeko, eraldatzeko, partekatzeko eta abarrerako erabiltzen den baliabide teknologikoen multzoa da. Eskola testuinguruan funtzio asko izan ditzake gela barruan, klase prestaketan, gainerako profesionalekiko harremanetan, gaitasun urriko pertsonei laguntzeko,familiekin harremanetan jartzeko, eskolako kudeaketan eta antolakuntzan...
lunes, 19 de septiembre de 2011
LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA
Irakasleak bere lana burutzeko gaitasun batzuk izan behar ditu, horretarako lanbide hezkuntza bat jaso behar du eta hezkuntza horren barruan IKTek eskaintzen dizkion laguntzez jabetzen da. Honakoak dira laguntza horiek:
- Irakaslearen jarduerarako lagungarriak diren materialak sortzeko ematen dituzten aukerak.
- Gainerako profesionalekin harremanetan jartzeko, lineako ikastaroak egiteko eta norbere diziplinari buruzko topikoez jabetzeko laguntza.
- Testu baten prozesaketarako oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
- Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
- Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
- Interneteko zerbitzuak trebetasunez erabiltzeko laguntza.
- Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzeko eta gailu berrietarako jarrera irekia izateko laguntza.
BIGARREN INFORMAZIO BILKETA
· Caracteristicas de la Sociedad actual y los nuevos retos
· Multialfabeticacion
http://www.youtube.com/watch?v=i4yfhAw0fUc
multialfabetizaciondigital.wordpress.com/
· Tratamiento de la información
· Nuevas vías de comunicación
· Competencia digital del alumnado y profesorado
· Nativo digitales inmigrantes
· Actitudes del priodesorado ante las TIC
· El profesor y el alumno tecnológicamente competente
Ondoren puntu edo idea guztiak biltzen dituen testu bat aurkitu dugu:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)