Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Orain arte ez genuen Hezteko Objektu Digitalen inguruko berririk. Ez genekien nola eginak zeuden eta ez genekien guzti horren atzean zegoen lana hainbestekoa zenik. Lehen Hezkuntza egin genuen garaietan ez genuen HOD-rik erabiltzen baina, DBH hezkuntzan erabili izan ditugu ingeleseko orduetan. Gure praktika aldietan ere ez dugu baliabide honen erabilpenik ikusi eta egungo Lehen Hezkuntzan presenteago egon beharko litzatekeela deritzogu.
Gure ustez, Hezteko Objektu Digitalak oso baliabide egokiak dira Lehen Hezkuntzako irakaskuntza ikaskuntza prozesurako. Irakasgai guztietan oso erabilgarriak izan daitezke edozein gain lantzeko, eta are erabilgarriagoak aurrez landutako gaiak errepasatzeko. Bestetik, uste dugu, irakasleak Objektu Digitalen artean egin beharreko aukeraketa funtsezkoa dela, beharrezkoa baita Objektu Digitalaren ezaugarriak ikastaldearen beharrekin bat etortzea. Horrez gain, Hezteko Objektu Digitalek ikasteko modu ezberdin bat eskaintzen dutela deritzogu, haurrentzat interesgarriagoa eta dibertigarriagoa suertatu daitekeena.
Bestetik, irakasle guztiek Hezteko Objektu Digitalak egiten jakin beharko luketela iruditzen zaigu. Horrela, objektu digitala ikastalde jakin batentzat egokitua izango da, alegia, Hezteko Objektu Digitala ikastaldeak landu duenarekin, ikastaldearen gaitasunekin eta beharrekin bat etorriko da.
Hezteko Objektu Digital bat produzitzeko egokitu zaigun egile tresna “Ardora” izan da. Egia esan, egile tresna honek hainbat gabezia dituela iruditzen zaigu, izan ere, errez blokeatzeaz gain hainbat arazo eman dizkigu Hezteko Objektu Digitala sortu eta gordetzerako garaian. Honenbestez, beste taldeen lana ikusirik, uste dugu “Ardora” baino egile tresna egokiagoak badaudela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario