domingo, 4 de diciembre de 2011

LANKIDETZA IKASKUNTZA

Lankidetzari dagokionez iruditzen zaigu lankidetza dela irakaskuntza ikaskuntza prozesurako metodorik egokiena. Batetik, metodo honen bitartez ikasleak bere ezagutzei buruz hausnartzeaz gain bere ideiak besteei adierazten ikasten du eta baita besteen ideiak entzun , errespetatu eta haiei buruz hausnartzen ere. Bestetik, eskolan lankidetzan lan egiten ikasteak izugarrizko garrantzia duela uste dugu, izan ere, Lehen Hezkuntza baino aurreragoko ikasketetan eta egungo lan munduan egundoko garrantzia du taldean lan egiten jakiteak.
Lankidetza errazten duten tresna teknologikoen inguruan ondorioztatu dugu irakasleak IKT ei buruzko prestakuntza bat jasotzea ezinbestekoa dela, izan ere, horrek  bere lana hobeto eta errazago burutzea ahalbidetuko dio. Prestakuntza horren bidez multialfabetizazioa osatzen duten alfabetizazio ezberdinak menperatu beharko ditu eta ezagutza horiek transmititzen jakin beharko du.
Egin dugun lanean lankidetza errazten duten tresna teknologikoen barruan berebiziko garrantzia eman diogu web 2.0 delakoari. Eguneroko bizitzan internet sarri erabiltzen dugun tresna den arren ez gara jabetu tresna honek izan duen eraldaketaz orain arte. Honekin argi geratzen da, berriro ere, teknologiak erabat berritzen doazela eta haietara egokitu beharra dugula hori dela eta berritze guneek egiten duten lana aipatzekoa iruditzen zaigu, izan ere, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke. Gainera, Web 2.0k eskaintzen dituen hainbat zerbitzu ez genituen ezagutzen orain arte eta oso baliagarriak iruditu zaizkigu gure etorkizuneko lanbiderako. Adibide bat jartzearren esaterako klasean bakoitzari Web 2.0 ko zerbitzu bat azaltzea egokitu zitzaigunean guri mapen aplikazioa tokatu zitzaigun, guretzat guztiz berria eta arrotza zen gaia. Baina arakatzen ibili ondoren gure lanbide honetan klase magistralen monotonia hausteko oso egokiak iruditu zaizkigu modu honetan ikasleek modu arin eta entretenituago batean mapen inguruan gauza asko ikas ditzaketelako.
Web 2.0 ren barruan aipatu ditugun zerbitzu horien artean koziente gara guztiak ez daudela Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eginak eta ez direla egokiak euren lanak burutzeko. Hala ere, tresna horietako guztiak egokiak dira irakasleentzat, hezkuntza komunitateko kideen arteko harremana hobetzeko,  irakaslearen lana errazteko, irakaslearen gelako jarduna hobetzeko, …
Lehenago aipatu dugun arren, garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea irakaslearen prestakuntza  etengabea izan behar dela, izan ere, informazioaren gizarte honetan teknologia etengabe doa berritzen eta berrikuntza horietara egokitu behar du irakasleak atzera gelditu nahi ez badu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario