miércoles, 14 de diciembre de 2011

Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak

Orain arte ez genuen Hezteko Objektu Digitalen inguruko berririk. Ez genekien nola eginak zeuden eta ez genekien guzti horren atzean zegoen lana hainbestekoa zenik.  Lehen Hezkuntza egin genuen garaietan ez genuen HOD-rik erabiltzen baina, DBH hezkuntzan erabili izan ditugu ingeleseko orduetan.  Gure praktika aldietan ere ez dugu baliabide honen erabilpenik ikusi eta egungo Lehen Hezkuntzan presenteago egon beharko litzatekeela deritzogu.
Gure ustez, Hezteko Objektu Digitalak oso baliabide egokiak dira Lehen Hezkuntzako irakaskuntza ikaskuntza prozesurako. Irakasgai guztietan oso erabilgarriak izan daitezke edozein gain lantzeko, eta are erabilgarriagoak aurrez landutako gaiak errepasatzeko. Bestetik, uste dugu, irakasleak Objektu Digitalen artean egin beharreko aukeraketa funtsezkoa dela, beharrezkoa baita Objektu Digitalaren ezaugarriak ikastaldearen beharrekin bat etortzea.  Horrez gain, Hezteko Objektu Digitalek ikasteko modu ezberdin bat eskaintzen dutela deritzogu, haurrentzat interesgarriagoa eta dibertigarriagoa suertatu daitekeena.
Bestetik, irakasle guztiek Hezteko Objektu Digitalak egiten jakin beharko luketela iruditzen zaigu. Horrela, objektu digitala ikastalde jakin batentzat egokitua izango da, alegia, Hezteko Objektu Digitala ikastaldeak landu duenarekin, ikastaldearen gaitasunekin eta beharrekin bat etorriko da.
Hezteko Objektu Digital bat produzitzeko egokitu zaigun egile tresna “Ardora” izan da. Egia esan, egile tresna honek hainbat gabezia dituela iruditzen zaigu, izan ere, errez blokeatzeaz gain hainbat arazo eman dizkigu Hezteko Objektu Digitala sortu eta gordetzerako garaian. Honenbestez, beste taldeen lana ikusirik, uste dugu “Ardora” baino egile tresna egokiagoak badaudela.
BALIABIDE BILDUMA

domingo, 4 de diciembre de 2011

LANKIDETZA IKASKUNTZA

Lankidetzari dagokionez iruditzen zaigu lankidetza dela irakaskuntza ikaskuntza prozesurako metodorik egokiena. Batetik, metodo honen bitartez ikasleak bere ezagutzei buruz hausnartzeaz gain bere ideiak besteei adierazten ikasten du eta baita besteen ideiak entzun , errespetatu eta haiei buruz hausnartzen ere. Bestetik, eskolan lankidetzan lan egiten ikasteak izugarrizko garrantzia duela uste dugu, izan ere, Lehen Hezkuntza baino aurreragoko ikasketetan eta egungo lan munduan egundoko garrantzia du taldean lan egiten jakiteak.
Lankidetza errazten duten tresna teknologikoen inguruan ondorioztatu dugu irakasleak IKT ei buruzko prestakuntza bat jasotzea ezinbestekoa dela, izan ere, horrek  bere lana hobeto eta errazago burutzea ahalbidetuko dio. Prestakuntza horren bidez multialfabetizazioa osatzen duten alfabetizazio ezberdinak menperatu beharko ditu eta ezagutza horiek transmititzen jakin beharko du.
Egin dugun lanean lankidetza errazten duten tresna teknologikoen barruan berebiziko garrantzia eman diogu web 2.0 delakoari. Eguneroko bizitzan internet sarri erabiltzen dugun tresna den arren ez gara jabetu tresna honek izan duen eraldaketaz orain arte. Honekin argi geratzen da, berriro ere, teknologiak erabat berritzen doazela eta haietara egokitu beharra dugula hori dela eta berritze guneek egiten duten lana aipatzekoa iruditzen zaigu, izan ere, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke. Gainera, Web 2.0k eskaintzen dituen hainbat zerbitzu ez genituen ezagutzen orain arte eta oso baliagarriak iruditu zaizkigu gure etorkizuneko lanbiderako. Adibide bat jartzearren esaterako klasean bakoitzari Web 2.0 ko zerbitzu bat azaltzea egokitu zitzaigunean guri mapen aplikazioa tokatu zitzaigun, guretzat guztiz berria eta arrotza zen gaia. Baina arakatzen ibili ondoren gure lanbide honetan klase magistralen monotonia hausteko oso egokiak iruditu zaizkigu modu honetan ikasleek modu arin eta entretenituago batean mapen inguruan gauza asko ikas ditzaketelako.
Web 2.0 ren barruan aipatu ditugun zerbitzu horien artean koziente gara guztiak ez daudela Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eginak eta ez direla egokiak euren lanak burutzeko. Hala ere, tresna horietako guztiak egokiak dira irakasleentzat, hezkuntza komunitateko kideen arteko harremana hobetzeko,  irakaslearen lana errazteko, irakaslearen gelako jarduna hobetzeko, …
Lehenago aipatu dugun arren, garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea irakaslearen prestakuntza  etengabea izan behar dela, izan ere, informazioaren gizarte honetan teknologia etengabe doa berritzen eta berrikuntza horietara egokitu behar du irakasleak atzera gelditu nahi ez badu.

viernes, 2 de diciembre de 2011

ZEIN TRESNAK LAGUNTZEN DUTE LANKIDETZAN
  • Korreo elektronikoa
  • Bloga
  • Sare sozialak
  • Bat bateko mezularitza
  • Bideo konferentziak
  • Sakelekoak
  • Ofimatika aplikazioak
  • Artxiboak partekatzeko zerbitzuak
  • USB memoria
  • Sare lokalak
  • Testuinguru birtualak (LMS): moodle, e-kasi
  • Eztabaida guneak
  • Ordenagailua
  • Ordenagailu eramangarria (netbook)
  • Internet
  • Webcam
  • Arbel digital elkarreragileak
  • Mikrofonoak
  • Argazki-bideo kamara
  • Irudiak gorde eta tratatzeko zerbitzuak: micasa
  • Egutegiak konpartitzeko zerbitzua
  • Web 2.0
INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Informazio gizartearen ezaugarriak. Abantailak eta desabantailak:
   
           DESABANTAILAK:
  •  Aurre-aurreko komunikazioaren galera.
  •  Informazio kantitate handiak konfusioak sortzen ditu.
  •  Kulturen arteko aldeak handitu.
  •  Teknologiarekiko menpekotasun handiagoa.
  •  Pribatutasun gutxiago, inkontrolatuagoak gaude.
  •  Uniformismo eta globalizazio kulturala
           ABANTAILAK:
  • Informazioa eskura izatea.
  • Komunikazio konstantea.
  • Informazioa guztion esku.
  • Sare sozialen erabilera.
  • Ongizate materiala = bizitza errazagoa.
  • Informazio kantitate handiak.
  • Kultura konplexuagoa.

           EZAUGARRIAK:
  • Teknologia digital ugari.
  • Kodifikazio forma berriak.
  • Informazioa lortzeko erraztasuna = informazioa eskuragarri
  • Sare sozialen presentzia.
  • Kultura globalizazioa.
  • Komunikazio forma berriak.
  • Lanpostu berriak sortu eta beste batzuk desagertu.
LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA ZER FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DUT?
EGILE TRESNAK

Oinarrizko egile tresnak
Egile tresnak
Egile tresna aurreratuak
Webquest
Cuadernia
Squeak

Exe- learning /Egile
scratch

Ardora


Hot Potatoes


Jclic


Edilin


Constructor