MAPEN APLIKAZIOA
Definizioa:
Mapen gaineko aplikazioak eskaintzen dituzten zerbitzarien bidez mundu guztiko mapak eskuragarri ditugu modu ezberdinetara. Mapa mugikorren bidez irudiak eskaintzen dituzte, hala nola, satelite bidezko irudiak, puntu ezberdinen arteko ibilbide markatuak edo kaleetako irudiak.
Zerbitzuak:
Hainbat orrialdetan eskaintzen digute mapa zerbitzua interneten, besteak beste: Google Earth, Google Maps, Panoramio, 1:5000, El Callejero, VíaMichelin, National Geographic, Tagzania eta Google Street View.
Hauetako batzuk egokiagoak dira helburu baterako edo besterako. Batzuek errepideei jartzen diete arreta batez ere Vía Michelin eta El Callejero orrialdeak bezala. Bada leku jakin bateko paisaiaren argazkiak eskaini eta mapan argazki berriak jartzeko aukera ematen duen zerbitzurik ere, Panoramio esaterako. Google Street Viewen bidez herrietako kaleak bertan bageunde bezala ikus genitzake zehaztasunez. Azkenik, ikuspegi zehatzago batean hainbat aukera eskaintzen dituzten orrialdeak daude: Google Maps, Google Earth, 1:5000, National Geographic eta Tagzania.: linea zuzenean dagoen distantzia kalkulatu, guk markaturiko lurralde baten azalera eta perimetroa neurtu, lurralde horretako paisaiaren argazkiak ikusi etab.
Aplikazioak:
Mapen gaineko aplikazioak oso erabilgarriak izan daitezke ikasgelan honako zeregin hauetarako:
Txango bat antolatzen dugunean txangoaren noranzkoa eta txangoan egin beharreko ibilbidea erakutsi genezake aurrez.
Ingurune bezalako irakasgaietan mapa politiko eta fisiko tradizionalak ordezkatu ditzakete aplikazio hauek. Klima ezberdinetako paisaiak aztertu daitezke mapa hauen bidez eta erliebearen fenomeno ezberdinak ikus genitzake, hala nola, mendikateak, itsas muturrak, golkoak, deltak...
Hirien oinplanoak ere aztertu genitzake aipatutako zerbitzuek eskaintzen dituzten goitiko irudien bidez.
Taldean ikasle atzerritarren bat dugunean bere herrialdea kokatu genezake mapan, baita bere herrialdeko kaleak ikusi ere posible bada “Street View” bidez. Guzti horrek, ikasle atzerritar horrekiko enpatia gehiago eragin dezake.
Gure herriko kaleak ikus genitzake zer daukagun eta zer falta zaigun ikusteko, herriko dendak eta tabernak zenbatu, zebrabideen egoera ikusi, trafiko seinaleak aztertu...
Bestetik bakoitzaren bizilekua ikus genezake perspektiba ezberdin batetik.
Ikasleak bizi diren herriaren mugak zeintzuk diren ikus genitzake ikasleen aurrezagutzetatik abiatuz.
Herriko nekazaritza inguruak, gune industrialak eta gune urbanoak bereizi genitzake norberaren herriaren ezaugarriez jabetzeko.
Historia irakasgaietan aztertzen diren antzinako gizarteak non kokatzen ziren eta gaur egun zein hiri dauden ikus genezake mapen bidez.
1:5000 zerbitzuak hainbat funtzio eta baliabide ditu. Gipuzkoako foru aldundiak egina da beraz Gipuzkoak mapa soilik agertzen dira. Euskaraz, Gazteleraz edo eta ingelesez jarri daiteke.
Bertan Baserriak, Herriak, Auzoak, Ibaiak eta Mendiak ikus daitezke besteak beste ikuspuntu desberdinetatik eta urte desberdinetako irudiak erabiliz( 1954ko irudiak ikusteko aukera ere ematen du). Bestalde zerbitzu honek eskaintzen dizkigun irudiak goitik eta txori bistaz (hegazkinez hartutakoak) ere ikus daitezke.Gerturatzeko eta urruntzeko aukera ere ematen du. Bestalde, mapak gorde, inprimatu edo blog-ean txertatzeko aukera era ematen digu.
Hasierako orrian, callejeroren bitarte, herria eta auzoa aukera dezakezu zenbakia eta guzti eta bertan agertuko da informazio guztia. Mas botoiari eman ezkero berriz aukera dago herri desberdinen arteko distantzia jakiteko eta ibilbideak planteatzeko aukera ematen du googlek eskaintzen duen zerbitzura salto eginez.
Horrez gain, ibaiak eta mendiak ere ikus daitezke eta hauei buruzko datu zehatzak ematen dizkigu, kokalekua, garaiera, harriari hartzen dion esparrua. Horrez gain, koordenatuak sartzeko aukera ere ematen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario