LAN MODULARRA: IRAGARKIA
Lortutako emaitzak oso harrera ona izan du gure inguruan. Ikaskideengandik oso kritika onak jaso ditugu eta unibertsitateaz kanpoko lagunei ere asko gustatu zaie. Askok esan digute iragarkia oso originala eta dibertigarria dela. Youtubeko orrialdean 270 erreprodukzio inguru izan ditu eta horri sare sozialetan izan dituen erreprodukzioak gehitu behar zaizkio.
Egin dugun lana errepikatzeko modukoa dela iruditzen zaigu, nahiko lan dibertigarria izan da eta emaitza oso politak lortu ditugula iruditzen zaigu. Hala ere, berriro lan hau egitekotan moduluko tutore guztiek euren taldeen lanak irizpide berdinen arabera ebaluatzea komeniko litzateke. Lan honetan iruditzen zaigu zenbait taldek egokitu zaien tutorearen irizpideetara egokitu dutela euren lana eta ez dutela askatasunik izan nahi zutena egiteko. Tutoreek irizpide ezberdinen arabera ebaluatzeak lanerako askatasuna mugatzeaz gain, talde guztiak baldintza berdinetan egotea eragotzi du gure ustez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario