jueves, 12 de enero de 2012

 ESKOLA ETA IKT ak
Egun bizi garen informazioaren gizarteak alde onak eta txarrak ditu. Gure ustez alde onen artean aipatu beharra dago IKTak hezkuntzara sartu izana.
IKTak eskoletara sartzeak hainbat proiektu martxan jarri eta hainbat neurri hartzearen beharra sortu du Europa mailan, Espainia mailan eta EAE mailan. Urteetan zehar martxan jarri diren proiektuak eta hartu diren neurriak ikusirik EAE-k Europa eta Espainian martxan jarri diren proiektuez gain autonomia erkidegora hobeto egokitzen diren beste neurri batzuk hartu direla ikus dezakegu eta hori azpimarratzekoa iruditzen zaigu.  
IKTak eskolara sartzean hezkuntzan hainbat aldaketa sortu dira: metodologia, komunitateako kideen arteko harremanak, gelen antolamendua, materiala… Horrez gain, ikastetxeen administrazio, antolamendu eta kudeaketan ere aldaketak eragin ditu. Hori dela eta, irakasleek jaso beharreko formazioan IKTei loturiko konpetentzia berri bat sartu da, izan ere, egungo irakasleek IKTen onurak jasotzeko haiek behar bezala erabiltzen jakin behar dute eta, horretarako, teknologiaren etengabeko aurrerapenera moldatzeko etengabeko prestakuntza behar dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario