jueves, 20 de octubre de 2011

SISTEMA INFORMATIKOA

EGILE TRESNAK

Hezteko objektu digitalak gure jarduera elkarreragile propioak  (OA) eta Unitate Didaktiko digital elkarreragile propioak (SD) sortzeko aplikazioak dira. Horiek, ikaskuntza testuinguru dinamikoa sortzera bideratuak dauden  multimedia lanak  dira eta konstruktibismoaren printzipioak jarraitzen dituzte.


ADIBIDEAK:
·         HOT POTATOES
Hot potatoes hezkuntza ariketak sortzeko sistema bat da. Programa honek erantzun laburreko, aukera anitzeko, hutsuneak betetzeko eta kruzigramak egiteko ariketak ditu.

·         THE MATH WORKSHEET
Web horrialde hau batez ere matematika arloa lantzeko erqabilgarria da, bertan eragiketa ezberdinak landu ditzakegu: batuketak, kenketak,  zatiketak,  biderketak eta ordularia. Hoetaz gain zuk nahi dituzun ariketak sortu ditzakezu ikasle bakoitzaren beharretara egokituak.

·         WEBARDORA   
 Ardora irakasleentzako informatika aplikazioa da, edonork bere ikasleentzako html formatuan  nahi dituen ariketak sortzeko aukera ematen duena. Ardorarekin, 45 ariketa ezberdin baino gehiago sortu daitezke, hizki zopak,  ordulariak, panel grafikoak, gurutzegramak…Honetaz gain ebaluatu egin daiteke ere.  

·         CUADERNIA
Hezkuntza komunitateak eskuragarri duen herraminta da,  koaderno digitalak sortzea ahalbidetzen duena. Kodernoak informazioa artxibatzeko eta jarduera multimediak burutzeko balio dute. 
·         WEBQUEST
WebQuesta pentsamendu goreneko prozesuak sortzen dituen jarduera atsegin baten inguruan sortzen da. Pentsamendua sortzailea, kritikoa, problemen ebazpenetan edo, iritzi, laburpen edo analisien azalpenenetan oinarritua izan daiteke

·         CONSTRUCTOR
Hezkuntzarekin lotutako eduki digitalak sortzeko beste tresna bat da. 47 ariketa mota daude bertan, hala nola, hitzen diktaketak, puzzleak, buruhausteak, letra zopak...Unitate didaktikoak sortzeaz gain, ebaluatzeko aukera ere ematen du.

·         JCLIC
Jarduera multimedien sortzea, errealizazioa eta ebaluazioa egiteko gunea. Buruhausteak, loturak, testu ariketak… egiteko balio du. 

      ·         EGILE
Eusko Jaurlaritzak sortutako egile tresna da, lanbide heziketako hezteko objektu digitalak  sortzeko


       ·       SQUEAK
http://squeak.org/
Programazioaren inguruko ezagutzarik eduki gabe multimedia edukiak garatu daitezkeen tresna da. Aurkezpenak lantzeko, animazioak gehitzeko eta edozein motatako artxiboak moldatzeko aukera ematen du. 


        ·       EDILIM 
http://www.educalim.com/descargas.htm
Programa hezitzaileak sortzeko ingurunea da, soilik ordenagailura artxibo batzuk deskargatzea eskatzen duena. Honek, liburuak eta ariketa interaktiboak (buruhausteak, letra zopak…) sortzea ahalbidetzen du. Era berean, azalpenezko orrialdeak eta aurkezpenak eratzeko erabil daiteke.






martes, 18 de octubre de 2011

Europa, Espainia eta EAE

Europa

Espainia

EAE

1994: "Europa martxan informazioaren gizarteruntz"  Plana Europa eta Japonen teknologia mailara iristeko helburuarekin

2002: Plan Inpo XXI
Konturatu ziren Espainia oso atzeratua zegoela, orduan plan hau egin zen egoera hobetzeko asmoz.
1999: Iniciativa 2003
Ibarretxeren diskurtsoa, konturatu ziren Europa atzeratua zegoela eta EAE ere à orduan konturatu ziren baliabideak eta azpiegiturak aldatu behar zituztela.
1996: Europa a la vanguardia de la sociedad de la información
Hezkuntzaren aldaketaren beharra ikusi zuen plan honek teknologia berrietara egokitzeko.
2003: Comision soto
Adituen talde bat da. Buruaà HPko burua zen- KOmisio honetan esan zen etorkizunean teknologiak gelen barruan egon behar zutela eta ez informatika gelan soilik. Izugarrizko aurrerakuntza suposatu zuen honek.
2004tik aurrera: Plan PremiaII
Euskal Autonomi Erkidegoko eskola publikoen baliabidea teknologikoak hobetzena zuen helburu.
1999: Estrategia de Lisboa

2004: educación.es
Eskolan hezkuntza garatzenko neurri multzoa.
2002: Plan Euskadi de la Informacion
Ikastetxeei  azpiegiturak eta baliabideak eman zitzaizkien eta irakasleei formakuntza.
2000: eEurope
Garai digitala eta on-line informazioaren aldeko apustua.
2005: Avanz@
Geletan ez zegoela teknologia sartua. Gobernuak ere dirua aeskaintzen zuen familiek aparatu teknologikoak erosteagatik.
2000-2004: Plan Premia I

2000: eLErning eContenidos
Elerning-en helburua ikasteko modua aldatzea da. Aparatu teknologiko baten bitartez ikasten, horretarako eduki teknologikoak egin behar dira (eContenidos)
2006: LOE
Darrigorrezko hezkuntzan bermatu behar dugu ezagutza teknologikoa
2007: Dekretua 175/2007
LOE ren aplikazioa
2005: Iniciativa 2010
Eeuropen segida da. Aurrerapauso batzuekin: formakuntza pedagogikoaren beharra ikusi zuten irakasleen artean
2009: Escuela2.0
2010: PESI 2
Izugarrizko lana ordenagailuak jartzen, irakasleen formakuntzan eta jabetu ziren ez zela ibiltzen behar adina orduan erabaki berriak hartu behar ziren.

2009: Avanz@ 2
2010: Modelo de madurez tecnológica de centro educativo
Esaten du iraksleak hobeto formatzen badituzten… gobernuak diru laguntza gehiago emango zutela.


2009: Plan premia III


2009: Eskola 2.0

jueves, 13 de octubre de 2011

 BALIABIDE DIGITALAK LEHEN HEZKUNTZAN


Aztertu ditugun baliabide digitalen artean honako hau iruditu zaigu egokiena. Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklora bideratuta dago eta  oso aproposa da zenbatzeko eta erloju digitala eta analogikoa ikasteko. Horretarako ariketa dinamiko eta dibertigarriak proposatzen ditu horien artean honako hauek daude: arrainak eta pilotak zenbatzea, erloju baten osagaiak erabiliz eskatutako ordu bat jartzea...Gainera irakasle batek azalpenak ematen ditu beraz ikasleak etxean egin ditzake hemen planteatzen diren ariketak.
 NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKTEN LAGUNTZAREKIN?

Ingurunearen ezaguerara 
• Mapa kontzeptualak: Landutako kontzeptuak antolatu eta erlazionatzeko.
• Mapen zerbitzuak(google earth,google maps,panoramio…): Haurrei gertaera geologikoak,bideak lantzeko,herrialdeak mapan kokatzeko…
• Bideoak-DVD: Gai bati haisera edo amaiera emateko.
• Internet: Paperean egiten diren lanetarako irudiak lortzeko.

Matematika
• Joko interaktiboak: Klasean landutako edukiak modu dinamiko batean finkatzeko.
• Mapen zerbitzuak :azalerak eta perimetroa kalkulatzeko
• Bideo-Jokoak: Zuzenketak egiteko, estrategiak aurrera eramateko…

Euskara
• “Bertso mundua” cd a: Bertsolaritza lantzeko.
• Mihiluzeko jokoak: modu dinamiko batean kontzeptu berriak ezagutzeko.
Gaztelania
• Joko interaktiboak(“Cifras y letras”): ortografia lantzeko

Ingelesa 
• Joko interaktiboak: hiztegia eta sintaxia lantzeko
• SKYPE: Beste herrialdetako pertsonekin bideo konferentziak.

Musika 
• Joko interaktiboak: Notak lantzeko,abesti ezberdinak asmatzeko
• Bideo kamara edo grabagailua: Autoebaluazioa egiteko.

Plastika 
• Arbel digitala: kontzeptu berriak transmititzeko.
• PHOTSHOP: Irudien moldaketa
• PAINT: Ordenagailu bidezko marrazketa.
• Bisita birtualak: Kontzeptu berriak edo ereduak ikusteko

Soinketa 
• Bideo grabagailua: Klasean lantzen diren dantza mota ezberdinak… lantzeko.

jueves, 6 de octubre de 2011

MAPEN APLIKAZIOA


Definizioa:
Mapen gaineko aplikazioak eskaintzen dituzten zerbitzarien bidez mundu guztiko mapak eskuragarri ditugu modu ezberdinetara. Mapa mugikorren bidez irudiak eskaintzen dituzte, hala nola, satelite bidezko irudiak,  puntu ezberdinen arteko ibilbide markatuak edo kaleetako irudiak.

Zerbitzuak: 
Hainbat orrialdetan eskaintzen digute mapa zerbitzua interneten, besteak beste: Google Earth, Google Maps, Panoramio, 1:5000, El Callejero, VíaMichelin, National Geographic, Tagzania eta Google Street View.
Hauetako batzuk egokiagoak dira helburu baterako edo besterako. Batzuek errepideei jartzen diete arreta batez ere Vía Michelin eta El Callejero orrialdeak bezala. Bada leku jakin bateko paisaiaren argazkiak eskaini eta mapan argazki berriak jartzeko aukera ematen duen zerbitzurik ere, Panoramio esaterako. Google Street Viewen bidez herrietako kaleak bertan bageunde bezala ikus genitzake zehaztasunez. Azkenik, ikuspegi zehatzago batean hainbat aukera eskaintzen dituzten orrialdeak daude: Google Maps, Google Earth, 1:5000, National Geographic eta Tagzania.: linea zuzenean dagoen distantzia kalkulatu, guk markaturiko lurralde baten azalera eta perimetroa neurtu, lurralde horretako paisaiaren argazkiak ikusi etab.

Aplikazioak:
Mapen gaineko aplikazioak oso erabilgarriak izan daitezke ikasgelan honako zeregin hauetarako:
Txango bat antolatzen dugunean txangoaren noranzkoa eta txangoan egin beharreko ibilbidea erakutsi genezake aurrez.
Ingurune bezalako irakasgaietan mapa politiko eta fisiko tradizionalak ordezkatu ditzakete aplikazio hauek. Klima ezberdinetako paisaiak aztertu daitezke mapa hauen bidez eta erliebearen fenomeno ezberdinak ikus genitzake, hala nola, mendikateak, itsas muturrak, golkoak, deltak...  
Hirien oinplanoak ere aztertu genitzake aipatutako zerbitzuek eskaintzen dituzten goitiko irudien bidez.
Taldean ikasle atzerritarren bat dugunean bere herrialdea kokatu genezake mapan, baita bere herrialdeko kaleak ikusi ere posible bada “Street View” bidez. Guzti horrek, ikasle atzerritar horrekiko enpatia gehiago eragin dezake.
Gure herriko kaleak ikus genitzake zer daukagun eta zer falta zaigun ikusteko, herriko dendak eta tabernak zenbatu, zebrabideen egoera ikusi, trafiko seinaleak aztertu...
Bestetik bakoitzaren bizilekua ikus genezake perspektiba ezberdin batetik.

Ikasleak bizi diren herriaren mugak zeintzuk diren ikus genitzake ikasleen aurrezagutzetatik abiatuz. 
Herriko nekazaritza inguruak, gune industrialak eta gune urbanoak bereizi genitzake norberaren herriaren ezaugarriez jabetzeko.  
Historia irakasgaietan aztertzen diren antzinako gizarteak non kokatzen ziren eta gaur egun zein hiri dauden ikus genezake mapen bidez. 

1:5000 zerbitzuak hainbat funtzio eta baliabide ditu. Gipuzkoako foru aldundiak egina da beraz Gipuzkoak mapa soilik agertzen dira. Euskaraz, Gazteleraz edo eta ingelesez jarri daiteke.
Bertan Baserriak, Herriak, Auzoak, Ibaiak eta Mendiak ikus daitezke besteak beste ikuspuntu desberdinetatik  eta urte desberdinetako irudiak erabiliz( 1954ko irudiak ikusteko aukera ere ematen du). Bestalde zerbitzu honek eskaintzen dizkigun irudiak goitik eta txori bistaz (hegazkinez hartutakoak) ere ikus daitezke.Gerturatzeko eta urruntzeko aukera ere ematen du. Bestalde, mapak gorde, inprimatu edo blog-ean txertatzeko aukera era ematen digu.
Hasierako orrian, callejeroren bitarte, herria eta auzoa aukera dezakezu zenbakia eta guzti eta bertan agertuko da informazio guztia. Mas botoiari eman ezkero berriz aukera dago herri desberdinen arteko distantzia jakiteko eta ibilbideak planteatzeko aukera ematen du googlek eskaintzen duen zerbitzura salto eginez.
Horrez gain, ibaiak eta mendiak ere ikus daitezke eta hauei buruzko datu zehatzak ematen dizkigu, kokalekua, garaiera, harriari hartzen dion esparrua. Horrez gain, koordenatuak sartzeko aukera ere ematen du.