Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?
Orokorrean ordenagailua hezkuntzako tresna teknologikorik garrantzitsuena dela iruditzen zaigu. Honen barnean ofimatika eta internet aren erabilpena kontrolatzea ezinbestekoa dela deritzogu, izan ere, ezinbesteko tresna baitira informazioa lortu, dokumentuak sortu eta horiek manipulatzeko. Interneten bidez eman beharreko arloaren edo gaiaren garapenerako baliabideak aurkitu ditzake, hala nola, bideoak, dokumentalak, dokumentuak… baliabide hauen bidez ikasleek errazago uler ditzakete irakaslearen azalapenak eta autonomoagoak izan daitezke.
Honez gain, hezkuntzan gaur egun arte hezkuntzarako tresna moduan erabili diren VHS bideoak, telebistak, DVD irakurgailuak, proiektoreak eta gainerako aparailuak maneiatzen jakitea ere garrantzitsua iruditzen zaigu, nahiz eta horietako zenbait tresna atzeratu xamar geratu diren gaur egun.
Gainera, azken aldian indarra hartzen ari diren arbel digital interaktiboak bezalako tresnak erabiltzen jakin behar du eta etor daitezkeen tresna berriak erabiltzen ikastera irekia egon behar du irakasle batek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario