WEB 2.0
viernes, 30 de septiembre de 2011
jueves, 29 de septiembre de 2011
Zer da lankidetza?
Helburu berarekin bi pertsona edo gehiagoko pertsona talde batek elkarlanaren bidez duen lan egiteko modua. Lankidetzarako partaideen artean funtzioak banatzen dira koordinazioa lortzeko eta lan prozesuan zehar taldekideek euren ikuspuntuak azalduko dituzte taldean adostasunera iritsi eta erantzun bateratu bat emateko. Lanerako modu honetan komunikazioa ezinbesteko elementua da.
viernes, 23 de septiembre de 2011
Lehen
Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?
IKT ikasgaia hasi aurretik IKT
ordenagailuetara mugatzen zela uste genuen. Horregatik nahiko ezagutza eskasa
genuen arlo honi buruz eta irakasle izateko nahiko ondo prestatuta geundela
uste genuen.
Irakasgai honetan konturatu gara
ikastetxeetan eta bertako ikasgeletan erabili beharreko teknologia
ordenagailuetatik harago doala eta oraindik ere asko dugula ikasteko gure
ikasle garaian ezagutu ere egin ez ditugun hainbat aparailu, programa eta
aukerei buruz.
Irakasgaiko ariketak burutzean ikasi
dugu zeintzuk diren gelan aipatu diren
hainbat programa eta aparailuen funtzioak: Wikiak, Web quest, Movi maker, Net
book, e book…
Batez ere Photo peach eta blogak izan
dira ikasgaian orain arte landu ditugun programak eta etorkizuneko irakasle
moduan oso erabilgarriak izango zaizkigula uste dugu.
Blogaren erabileran ez dugu zailtasun
handiegirik sumatu baina Photo peachekin burutu dugun aurkezpenean zenbait
oztopo izan ditugu diapositiben denbora, diapositiben enfokea… Emaitza nahiko
polita lortu dugula iruditzen zaigun arren hobetu daitekeela iruditzen zaigu
eta horretan saiatuko gara.
Ikasgai honetan berebiziko garrantzia
eman zaion kontzeptua izan da multialfabetizazioarena. Alfabetizazioa entzun
orduko idazten eta irakurtzen jakitea datorkigu burura, betidaniko gizartean
berebiziko garrantzia izan duten bi kontzeptu, baina gaur egungo gizartean ezagutza
teknologikoak ere erabateko garrantzia duenez kontzeptu horren barrenean sartu
daitekeela deritzogu. Eskola kurrikuluaren barruan alfabetizazio berri horiek
gehitu beharko liratekeela uste dugu: Ikusentzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio
teknologikoa edo digitala eta informazio alfabetizazioa.
Egungo gazteek eskolaz gain etxean
ere teknologiak erabiltzen dituztenez haurren multialfabetizazioa ez da
eskolaren esku soilik geratzen, eskolan lantzen diren gainerako gauza guztietan
gertatzen den bezala honetan ere familia eta eskola elkarren osagarri izan
behar dute.
Hala ere, ikasgai honetan argi geratu
zaiguna zera da: gaur egungo teknologiak erabat menperatuta ere ez dela nahikoa
izango, irakasle izango garen aldetik etengabe ikasten jarraitu beharko dugula
teknologiaren mundu horretan aurkikuntza berriak egiten diren heinean.
ZER TRESNA
TEKNOLOGIKO ERABILTZEN DITUGU GIZARTEAN?
- Ordenagailua ( mahai gainekoa, eramangarria)
- Mugikorra - Smartphonak- 3G
- Interneta
- Bideo Jokoak
- Sare Sozialak ( Tiwter, Facebook, Tuenti)
- Telebista
- E-Readers - Ebooks
- Bideoa Strimming
ZERTARAKO
ERABILTZEN DUGU INTERNETA?
- Komunikatzeko administrazioarekin ( Zitak hartzeko, tramiteka egiteko…)
- Aisialdirako (Erosketak egiteko, beste pertsonekin harremanetan jartzeko…)
- Formakuntzarako
jueves, 22 de septiembre de 2011
ZER DIRA IKT AK ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?
Irakaskuntza ikaskuntza prozesuan informazioa lortzeko, eraldatzeko, partekatzeko eta abarrerako erabiltzen den baliabide teknologikoen multzoa da. Eskola testuinguruan funtzio asko izan ditzake gela barruan, klase prestaketan, gainerako profesionalekiko harremanetan, gaitasun urriko pertsonei laguntzeko,familiekin harremanetan jartzeko, eskolako kudeaketan eta antolakuntzan...
lunes, 19 de septiembre de 2011
LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA
Irakasleak bere lana burutzeko gaitasun batzuk izan behar ditu, horretarako lanbide hezkuntza bat jaso behar du eta hezkuntza horren barruan IKTek eskaintzen dizkion laguntzez jabetzen da. Honakoak dira laguntza horiek:
- Irakaslearen jarduerarako lagungarriak diren materialak sortzeko ematen dituzten aukerak.
- Gainerako profesionalekin harremanetan jartzeko, lineako ikastaroak egiteko eta norbere diziplinari buruzko topikoez jabetzeko laguntza.
- Testu baten prozesaketarako oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
- Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
- Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
- Interneteko zerbitzuak trebetasunez erabiltzeko laguntza.
- Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzeko eta gailu berrietarako jarrera irekia izateko laguntza.
BIGARREN INFORMAZIO BILKETA
· Caracteristicas de la Sociedad actual y los nuevos retos
· Multialfabeticacion
http://www.youtube.com/watch?v=i4yfhAw0fUc
multialfabetizaciondigital.wordpress.com/
· Tratamiento de la información
· Nuevas vías de comunicación
· Competencia digital del alumnado y profesorado
· Nativo digitales inmigrantes
· Actitudes del priodesorado ante las TIC
· El profesor y el alumno tecnológicamente competente
Ondoren puntu edo idea guztiak biltzen dituen testu bat aurkitu dugu:
viernes, 16 de septiembre de 2011
SAKONTZEN ( Teknologia berriekiko harreman ezberdinak)
Natibo digitalak: Jaiotzatik teknologiaz inguratuta egon den pertsona.
Inmigrante digitalak: Adin jakin bat duenean teknologia mundura barneratzea.
Teknofilia: Teknologiarekiko afizioa duen pertsona.
Teknofobia: Teknologia berriei beldurra dien pertsona.
Inmigrante digitalak: Adin jakin bat duenean teknologia mundura barneratzea.
Teknofilia: Teknologiarekiko afizioa duen pertsona.
Teknofobia: Teknologia berriei beldurra dien pertsona.
jueves, 15 de septiembre de 2011
Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?
Orokorrean ordenagailua hezkuntzako tresna teknologikorik garrantzitsuena dela iruditzen zaigu. Honen barnean ofimatika eta internet aren erabilpena kontrolatzea ezinbestekoa dela deritzogu, izan ere, ezinbesteko tresna baitira informazioa lortu, dokumentuak sortu eta horiek manipulatzeko. Interneten bidez eman beharreko arloaren edo gaiaren garapenerako baliabideak aurkitu ditzake, hala nola, bideoak, dokumentalak, dokumentuak… baliabide hauen bidez ikasleek errazago uler ditzakete irakaslearen azalapenak eta autonomoagoak izan daitezke.
Honez gain, hezkuntzan gaur egun arte hezkuntzarako tresna moduan erabili diren VHS bideoak, telebistak, DVD irakurgailuak, proiektoreak eta gainerako aparailuak maneiatzen jakitea ere garrantzitsua iruditzen zaigu, nahiz eta horietako zenbait tresna atzeratu xamar geratu diren gaur egun.
Gainera, azken aldian indarra hartzen ari diren arbel digital interaktiboak bezalako tresnak erabiltzen jakin behar du eta etor daitezkeen tresna berriak erabiltzen ikastera irekia egon behar du irakasle batek.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)